Hobariak eta salbuespenak OHZn - Enplegua sortzea

% 10etik % 40era arteko hobaria aplikatuko zaie hobaria aplikatu aurre-aurreko zergaldian beren langile plantilla -lanaldi osoko mugarik gabeko kontratua dutenena- batez beste handitu egin duten subjektu pasiboei.

Hobaria, gehienez 5 zergaldiko epean, hobariak ematen direnetik kontatzen hasita.

Hobariaren zenbatekoak ezingo du gainditu jardueraren kostua edo egindako inbertsioa.

Aplikatutako hobaria
Plantilla handitzea Hobaria
% 5 - 10 % 10
% 10 - 15 % 15
% 15 - 25 % 25
% 25etik gora % 40

Dokumentazioa

  • Gizarte Segurantzan egiaztagiria, lantoki horrek udalerrian duen langile kopuruarena.

Eskaera egiteko epea

Eskaera egiteko epea abenduaren 2ra artekoa da.

Salbuespenek ez dute atzera eraginik. Horrenbestez, egun hori igaro eta gero eskatzen diren salbuespenek hurrengo urteko ordainagirian izango dituzte ondorioak.

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea
Telefono bidezko izapidetzea
  • Herritarrentzako Arreta: 010 (945 161 100 Gasteiztik kanpo egonez gero).
Posta elektronikoa bidezko izapidetzea

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.