OHZren hobariak - Energia berriztagarriak baliatzeko instalazioak edo energia sortzeko kogenerazio sistemak erabiltzea edo horien bitartez energia produzitzea.

Ekonomi Jardueren gaineko Zergaren kuotaren % 10eko hobaria aplikatzen zaie beren ekoizpen prozesuetan dela energia berriztagarriak baliatzeko instalazioen bitartez dela kogenerazio sistemen bitartez sortutako energia baliatzen duten nahiz halako energiarik ekoizten duten subjektu pasiboei.

Hain zuzen ere, energia berriztagarriak sustatzearen alorreko planean adierazten eta definitzen direnak joko dira energia berriztagarriak aprobetxatzeko instalaziotzat.

Elektrizitatea eta energia termiko baliagarria aldi berean sortzeko balio duten ekipo eta instalazioak joko dira kogenerazio sistematzat.

Hobaria, gehienez 5 zergaldiko epean, hobariak ematen direnetik kontatzen hasita.

Hobariaren zenbatekoak ezingo du gainditu jardueraren kostua edo egindako inbertsioa.

Dokumentazioa

Eguzki energiako instalazioen titularra den enpresaren ziurtagiria eta produkzio prozesuetan horiek eragina duten enpresaren ziurtagiria.

Eskaera egiteko epea

Eskaera egiteko epea abenduaren 2ra artekoa da.

Salbuespenek ez dute atzera eraginik. Horrenbestez, egun hori igaro eta gero eskatzen diren salbuespenek hurrengo urteko ordainagirian izango dituzte ondorioak.

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea
Zuzeneko izapidetzea
  • Herritarrentzako arreta 010 (945 161 100 Gasteiztik kanpora deituz gero).
Posta elektronikoz

impreso pdf Eskabide orria

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.