Hobariak eta salbuespenak OHZn - Enpresa garraiorako planak

Zerga kuotaren %10eko hobaria aplikatuko zaie beren langileentzat garraio plan berriak ezartzen dituzten subjektu pasiboei, energiaren kontsumoa eta lanerako joan-etorriek sortutako emisioak murriztu eta garraiobide eraginkorragoak -garraio kolektiboa, esaterako- sustatzea dutelarik xede.

Plana indarrean dagoen ekitaldian baliatu ahalko dute hobariaz. Gutxienez urtean hamar hilabetez egon beharko du planak indarrean.

Hobaria, gehienez 5 zergaldiko epean, hobariak ematen direnetik kontatzen hasita.

Hobariaren zenbatekoak ezingo du gainditu jardueraren kostua edo egindako inbertsioa.

Dokumentazioa

  • Datu hauek zehazten dituen ziurtagiria: ezarritako lineak, maiztasuna, kopurua eta zerbitzua ematen duen enpresa.

Eskaera egiteko epea

Eskaera egiteko epea abenduaren 2ra artekoa da.

Salbuespenek ez dute atzera eraginik. Horrenbestez, egun hori igaro eta gero eskatzen diren salbuespenek hurrengo urteko ordainagirian izango dituzte ondorioak.

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea
Telefono bidezko izapidetzea
  • Herritarrentzako Arreta: 010 (945 161 100 Gasteiztik kanpo egonez gero).
Posta elektronikoa bidezko izapidetzea

impreso pdf Eskabide orria

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.