Hobariak eta salbuespenak Ekonomia Jardueren gaineko Zergan. Salbuespena, milioi bat eurotik beherako eragiketa-bolumenagatik.

2017tik aurrera, zerga ordaintzetik salbuetsita daude milioi bat eurotik beherako eragiketa-bolumena duten subjektu pasiboak, abenduaren 23ko 18/2016 foru-arauaren arabera -2016ko abenduaren 30eko ALHAO, 147. zk.-.

2016ra arte, urte hori barne, salbuetsita geratzeko finkatuta zegoen eragiketa-bolumena bi milioi eurokoa zen.

Betebeharrak

  1. Subjektu pasiboa ez izatea sozietate guztien eragiketa-bolumena batuta kopuru hori gainditzen duen talderen batekoa.
  2. Eragiketa-bolumen hori gainditzen duen inongo enpresak ez edukitzea subjektu pasiboaren % 25eko partaidetza.

Salbuespena aplikatzea

Zuzenean aplikatuko da salbuespena, eskabidea egiteko beharrik gabe.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.