Zabaltze tasari dagozkion hobariak eta salbuespenak lizentzia eskabidea aurkezten den unean eskatu behar dira, edo likidazioa jasotzen denean (egindako likidazioa jakinarazten den egunaren biharamunetik kontatzen hasita hilabeteko epean).
Eskabide-orria
Enplegu ekimen edo proiektu lokal guztiek % 50eko hobaria izango dute tasaren gainean, baldin eta Udalak udalerrirako interesgarritzat jotzen baditu, dela garatuko den jardueragatik, dela egingo den inbertsioagatik, dela sortuko den enpleguagatik.
Udalbatzaren erabakiz estrategikotzat edo biziberritu beharrekotzat jotzen diren eremuetarako ematen diren baimenek % 50eko hobaria izango dute tasaren gainean.
Tasaren % 50eko hobaria izango dute irabazi asmorik gabeko erakundeek, Irabazte xederik gabeko erakundeen eta mezenasgorako zerga pizgarrien zerga araubideari buruzko uztailaren 12ko 16/2004 Foru Arauan aurreikusitako moduan, baldin eta beren berariazko xede edo helburua betetzera bideratutako ekonomi ustiapenerako baliatzen badute lokala.
Ehuneko 25eko murrizketa izango dute, sortutako tasaren gainean, apirilaren 5eko 235/2013 Errege Dekretuaren arabera A edo B sailkapen energetikoa ziurtatzen duten lokalek.
Ehuneko 20ko hobaria aplikatuko zaio mikroenpresen sorkuntzari, eta ehuneko 40koa 35 urtetik beherakoak zein emakumeak kontratatzen dituzten mikroenpresei. (Indarreko foru-araudia kontuan hartuta).
Mikroenpresatzat joko dira 10 soldatapeko baino gutxiago eta 2 milioi eurotik beherako balantzea dutenak.
Zabaltze lizentziari dagokion kuota ordaintzetik salbuetsita egongo dira Udalaren enpresa mintegietako lokalak.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.