Zabaltze eta jarduera lizentziak emateagatiko tasa - Likidazioa egin eta ordaintzea
Dagokion sailak (Hirigintza-Azpiegiturak edo Ingurumena eta Iraunkortasuna lizentzia eman ondoren, Zerga Kudeaketarako Zerbitzuak zabaltze tasaren likidazioa egingo du, Ordenantza 6.2. : Zabaltze eta Jarduera Lizentziak emateko zerbitzua jasotako tarifen arabera.
Zergadunek hilabeteko epean ordaindu beharko dute likidazioa, ordainagiria jakinarazten den egunaren biharamunetik hasita.
Oharrak
Azalpen gehiago nahi izanez gero, Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan, San Martineko Udal Bulegoetan, nahiz 010 eta 945.161.100 (Gasteiztik kanpo deituz gero) argibideetarako telefonoetan eska ditzakezu.
Agiriak Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 38.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.
Ematen ari zaren xehetasunak erakunde honek dituen datu pertsonalen fitxategi automatizatuetan sartuko direla jakinarazten dizu Gasteizko Udalak, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, betetze aldera. Udal kudeaketak bere eskumenen alorrean dituen zereginak ahalbidetzea da fitxategi horien helburua. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu -dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo kontra agertu-, jo ezazu Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara.
Lotutako informazioa
- Udal zerbitzuengatiko beste ordainketa eta tributu batzuk - Ibilgailuak eraikin partikularretara sartzeari dagokion tasa: pasabideak
- Zabaltze eta jarduera lizentziak emateagatiko tasa
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.