Zaborra biltzeagatik ordaindu beharreko tasa - Hobariak

Eguneratzea: 2025/02/17

1. Errentaren araberako hobariak

Baliabide ekonomiko gutxi dituzten pertsonen etxebizitzei tratamendu fiskal hobea ematea da hobariaren xedea.

Tramitera joan

2. Familia ugarientzat

Hobaria familia ugarientzat hiri-hondakin solidoak biltzeko eta ezabatzeko zerbitzuaren tasan.

Tramitera joan

3. Guraso bakarreko familientzat

Guraso bakarreko familia izatearen betekizunak betetzen dituztenek, ohiko bizileku duten etxebizitzaren azalera eraikiaren arabera dagokion tarteko kuota ez, baizik eta tarte bat beheragokoa ordainduko dute.

Tramitera joan

4. Ingurumen-hobariak

Hobariak, materia organikoarentzako gaikako edukiontzia erabiltzeagatik

"Etxebizitza" tarifen kuotaren % 10.

Edukiontzia urteangutxieneko kopuru batean irekitzea eskatzen da, kopuru hori etxebizitzaren azaleraren araberako izanik.

Jakinarazpena Udalari, Herritarren Udal Txarteleko datuak zein "Ireki" aplikaziokoak (materia organikoa gaika biltzeko edukiontzia irekitzeko erabiltzen direnak) eskura ditzan, hartara zabor-bilketan edukiontzi horren erabilera erabilera hobari-gaia izan dadin

2025ean aparteko % 10eko aparteko hobaria aplikatuko zaie edukiontziaren erabilerari buruzko datuak eskuratzeko baimena ematen duten etxebizitzei.

Tramitera joan.

Hobaria, banakako konpostajean aritzeagatik

"Etxebizitza" tarifen kuotaren % 20.

Banakako konpostajean aritzearen aitorpena, eta helbidearen jakinarazpena egin da, zabor-bilketaren tasan hobaria eskuratzeko.

Tramitera joan.

Hobaria, konpostaje komunitarioan aritzeagatik

"Etxebizitza" tarifen kuotaren % 20.

Banakako konpostajean aritzearen aitorpena, eta helbidearen jakinarazpena egin da, zabor-bilketaren tasan hobaria eskuratzeko.

Tramitera joan.

Araudia

Ordenantza fiskalak, 6.3 Zaborrak Bildu eta Suntsitzeko Tasa Arautzen duen Ordenantza.

Azalpen gehiago nahi izanez gero, Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan, San Martineko Udal Bulegoetan, nahiz 010 eta 945161100 argibideetarako telefonoetan eska ditzakezu.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.