Eguneratze-data: 2026/01/02
Foru Arauan aurreikusitako zergaren tarifak, koefizienteak, indizea eta hobariak aplikatzetik ateratzen da EJZ dela eta ordaindu behar den kuota. Horiek urtero onartzen ditu Gasteizko Udalak, eta Ekonomi Jardueren gaineko Zergaren ordenantza fiskalean arautzen.
Onetsitako tarifetan: EJZrako onetsitako tarifetan zehazten da zein jarduerari ezarri behar zaion zerga.
Zerga kuota = tarifaren kuota X gehikuntza koefiziente orokorra X kokapen koefizientea X ponderazio koefizientea - hobariak.
Epigrafe kuota + azalera kuota = tarifa kuota, EJZren arauan eta tarifetan jasoa.
Gehikuntza koefiziente orokorra: 2,15
Kokapen koefizientea: saltokiaren kokapen fisikoa ponderatzen duen indize eskala da, Vitoria-Gasteizko udalerriaren barruan zein kaletan dagoen, horren kategoriaren araberakoa. Indizeak zerga ordenantzaren 10. artikuluan daude jasota, eta kaleen sailkapena horren eranskinean ageri da.
Ponderazio koefizientea: subjektu pasiboaren eragiketa bolumenaren araberakoa da koefiziente hori, udal ordenantzaren 8. artikuluari jarraituz.
Hobariak: zerga honi aplikatu ahal zaizkion hobariak eta salbuespenak eska ditzaketen subjektu pasiboek horiek izan beharko dituzte kontuan zerga kuota kalkulatzerakoan.
EJZ urtean behin ordaindu behar da, zehazki, urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean sortzen da, eta zergaldia urte naturalarekin bat dator.
Zergaren kuota proportzionalki kalkulatzeko bi kasu baino ez daude:
Zerga Kudeaketarako Zerbitzuan eska dezakezu EJZren kuotaren kalkulua edo aldez aurretiko kalkulua.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.