Udaleko hezkuntza jarduerak – Ibilbidea. Santa Maria katedralera bisita

Conocimiento de la ciudad (Beste leiho batean irekiko da)

2024-2025 ikasturtea / Gaia: Hiria ezagutzea

Izena eman online

Azalpena

Jarduera honek bi zati ditu: lehenengo eta behin, ikasleek bideo bat ikusiko dute eskolan (LH eta DBH taldeen kasuan); ondoren, ibilaldi didaktiko bat egingo dute tenplu barrutik eta kanpotik, erronda-pasabidea, triforioa eta kripta barne.

Jarduera honen bidez, Santa Maria katedrala zaharberritzeko lanen sustapena eta zabalkundea sustatu nahi da.

Balioak

Gizalegea, prestakuntza eta nortasuna.

Helburuak

  • Katedralaren jatorri historikoa ezagutaraztea; baita bere eraikuntzaren aldiak ere.
  • Katedralaren alderdi arkitektoniko eta artistiko batzuk aztertzea.
  • Bertan egindako zaharberritze-lanen garapena ikustea.
  • Ikasleen artean baloraziorako eta errespeturako ohiturak eta jarrerak sustatzea, bai oro har, bai hiriaren historia- eta arte-ondarearekiko, bereziki.

Hartzaileak

  1. H. 6. maila, DBH, DBHO eta HHI.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Izen-emateak onartuko dira egunak eta lekuak bete arte. Epez kanpo jasotako eskaerak bakarrik onartuko dira lekurik eta aurrekonturik badago.
  • Behin izena emanda ikastaldeak ezin badu jarduerara joan, Hezkuntza Zerbitzuari jakinarazi behar dio, gutxienez 3 egun baliodun lehenago.

Informazioa

  • Antolatzaileak: Santa Maria Katedrala Fundazioa eta Hezkuntza Zerbitzua.
  • Helbidea: Frai Zacarias Martinez 3, 01001 Vitoria-Gasteiz.
  • Harremanetarako: Blanca Pastor (945 16 16 16 – 6555 luzapena / bpastor@vitoria-gasteiz.org) eta Maite Viteri (945 16 16 16 – 6542 luzapena / mviteri@vitoria-gasteiz.org )

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.