Udaleko hezkuntza jarduerak -Ibilbidea. XIX. mendeko zabalgunea

Hiria ezagutzea

2024-2025 ikasturtea / Gaia: Hiria ezagutzea

Izena eman online

Azalpena

Gasteiz harresitik haratago nola hazi zen erakutsiko digu ibilbide honek. Halaber, trena iristeak gasteiztarrentzat izan zuen eragina azalduko digu.

Bi zati ditu jarduerak: bideo bat(Beste leiho batean irekiko da), aldez aurretik ikastetxean ikusteko, eta ibilbide bat XIX. mendeko zabalgunean zehar: San Vicente elizako dorrea, Espainiako Banku ohia, Posta kalea eta geltokiaren kalea (Dato),Arka plaza, tren geltokia, Manuel Iradier kalea (Fournier lantegia, Emakunderen eraikina), Amarika plaza, Zulueta jauregia, Florida parkea eta katedral berria.

Balioak

Gizalegea, prestakuntza eta nortasuna.

Helburuak

  • XIX. mendeko zabalgunearen sorrera, diseinua, testuinguru historikoa eta hirigintza-, gizarte- eta ekonomia-ezaugarriak ezagutaraztea.
  • Hiriko eremu horrek orain betetzen dituen funtzioak aztertzea.
  • Hiriaren ezagutza praktikoa sustatzea, ikasleei eskaintzen dizkigun baliabideak eta zerbitzuak ezagutzeko eta erabiltzeko beharrezko informazioa emateko.
  • Ikasleek historia- eta arte-ondarea baloratzea eta errespetu jarrera izatea.
  • Ibilbidearekin lotura duten emakumeak ikustaraztea; aitortzea eta balioan jartzea historian, kulturan, artean eta politikan egin duten ekarpena.

Hartzaileak

DBHko 3. eta 4. mailak, DBHO, HHI eta eskolako ez diren beste kolektibo batzuk.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Lekua: Espainia plaza .
  • Hasiera-ordua: 9:45. Edonola ere, jardueraren hasiera-ordua ez badator bat zure ikastetxeko ordutegiarekin, adierazi "Oharrak" atalean izena emateko orrian, eta ordutegia egokitzen saiatuko gara.
  • Iraupena: 2:00 ordu.
  • Material didaktikoak: Ibilbidea hobeto aprobetxatzeko beharrekoa da ikastetxean maila horri dagokion bideoa ikusi izana.
  • Parte-hartzaile kopurua, gehienez: ikastaldea. 21 ikasle baino gehiago badatoz, taldea bitan banatuko da. Taldea bitan banatuz gero (21 ikasle baino gehiago etorriz gero) ezinbestekoa da ikastetxetik bi arduradun etortzea, talde bakoitza irakasle batekin joan dadin.
  • Ordaintzekoa: ez.
  • Garraioa: ikastetxeek garraiorako dirulaguntza eskatu ahal izango dute, gastuen zati bat ordaintzeko.
  • Hizkuntza: euskara, gaztelania
  • Parte hartuko duten ikastetxe eta taldeek Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua berariaz aipatu beharko dute, jardueraren inguruko informazioa hedatu edo komunikatzean.
  • Epez kanpo jasotako eskaerak bakarrik onartuko dira lekurik eta aurrekonturik badago.
  • Behin izena emanda ikastaldeak ezin badu jarduerara joan, Hezkuntza Zerbitzuari jakinarazi behar dio, gutxienez 3 egun baliodun baino lehen, data berria aukeratu ahal izateko.

Informazioa

  • Antolatzailea: Hezkuntza Zerbitzua. Hezkuntza eta Kultura Saila.
  • Helbidea: Frai Zacarias Martinez 3, 01001 Vitoria-Gasteiz.
  • Harremanetarako: Maite Viteri (945 16 16 16 – 6542 luzapena / mviteri@vitoria-gasteiz.org) eta Blanca Pastor (945 16 16 16 – 6555 luzapena / bpastor@vitoria-gasteiz.org)
  • Laguntzaileak: Emakunde eta Udaleko Turismo zerbitzua.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.