Udaleko hezkuntza jarduerak – Ibilbidea. Gotikoan zehar paseo bat: San Pedro eliza
Azalpena
Ibilbide honek gure hiriko historiara gerturatzen gaitu, San Pedro elizaren bitartez. Besteak beste, honako alderdiak jorratzen ditu: eliza sortu zeneko Gasteizko testuinguru historikoa; tenpluak historian zehar gure hirian izan dituen eginkizunak; gotikoaren eta bestelako arte-estilo batzuen ezaugarriak; eta tenpluaren ezaugarri praktiko eta apaingarri nagusiak.
Balioak
Gizalegea, prestakuntza eta nortasuna.
Helburuak
- San Pedro elizaren historia Gasteiz hiriaren historiarekin lotzea.
- Estilo gotikoaren eta elizaren beste estilo artistiko batzuen ezaugarriak ikastea.
- Ikasleek historia- eta arte-ondarea baloratzea eta errespetu jarrera izatea.
- Ibilbidearekin lotura duten emakumeak ikustaraztea; aitortzea eta balioan jartzea historian, kulturan, artean eta politikan egin duten ekarpena.
Hartzaileak
DBHko 3. eta 4. mailak, DBHO, HHI eta eskolako ez diren beste kolektibo batzuk.
Parte hartzeko betebeharrak
- Lekua: San Pedro elizpean.
- Hasiera-ordua: 10:00. Edonola ere, jardueraren hasiera-ordua ez badator bat zure ikastetxeko ordutegiarekin, adierazi "Oharrak" atalean izena emateko orrian, eta ordutegia egokitzen saiatuko gara.
- Iraupena: 1:30
- Material didaktikoak:
- Parte-hartzaile kopurua, gehienez: ikastaldea. Talde bakoitza bere irakaslearekin joango da, eta irakasle hori arduratuko da bere jokabideaz.
- Ordaintzekoa: ez.
- Garraioa: ikastetxeek garraiorako dirulaguntza eskatu ahal izango dute, gastuen zati bat ordaintzeko.
- Hizkuntza: gaztelania, euskara.
- Parte hartuko duten ikastetxe eta taldeek Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua berariaz aipatu beharko dute, jardueraren inguruko informazioa hedatu edo komunikatzean.
- Epez kanpo jasotako eskaerak bakarrik onartuko dira lekurik eta aurrekonturik badago.
- Behin izena emanda ikastaldeak ezin badu jarduerara joan, Hezkuntza Zerbitzuari jakinarazi behar dio, gutxienez 3 egun baliodun lehenago, data berria aukeratu ahal izateko.
Informazioa
- Antolatzailea: Hezkuntza Zerbitzua. Hezkuntza eta Kultura Saila
- Helbidea: Frai Zacarias Martinez 3, 01001 Vitoria-Gasteiz
- Harremanetarako: Maite Viteri (945 16 16 16 – 6542 luzapena / mviteri@vitoria-gasteiz.org) eta Blanca Pastor (945 16 16 16 – 6555 luzapena / bpastor@vitoria-gasteiz.org)
- Laguntzailea: San Pedro parrokia.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.