Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen 40. urteurrenaren ospakizuna

Aurten gure hiriko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen 40. urteurrena ospatuko dugu. Urteurrenaren ospakizunak irudi positiboa transmititzea nahi du, etorkizunera proiektatutako hiri baten irudia: 40 urte Ongizatea eraikitzen, etorkizuna eraikitzen.

Horretarako, 2016-2017 urteetan zehar hainbat jarduera egingo dira, gizarte-zerbitzuei buruzko gogoeta guneak eta herritarrenganako hurbiltasuneko guneak sortzeko.

Jarduerak

Matxoaren 31ean

Gizarte Zerbitzuak: etorkizunetik eraikitzen.(Jardunaldiaren programa, pertsonal teknikoari zuzenduta, gonpidapenarekin).

Joan den martxoaren 31n, Gizarte Zerbitzuak abian jarri izanaren 40. urteurrena ospatzeko bigarren jardunaldia egin genuen Goiuri jauregian, "Gizarte Zerbitzuak: etorkizunetik eraikitzen" izenburuarekin.

Parte-hartzaile hauek entzuteko ohorea izan genuen: Fernando Fantova aholkulari sozialak "Gizarte zerbitzuak: ikuspegi estrategikoa" hitzaldia eman zuen, eta Grupo Servicios Integrados kooperatibako kudeatzaile Karmele Acedok, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiken Saileko zerbitzuburu Jon Iribarrek eta Euskal Herriko Unibertsitateko Soziologia eta Gizarte Laneko irakasle Kontxesi Berrio-Otxoak "Gizarte zerbitzuen etorkizunari buruzko elkarrizketa" izeneko mahai-inguru eta eztabaidan esku hartu zuten.

Laster Fernando Fantovaren hitzaldiaren laburpena jarriko dugu.

2016ko Abenduaren 16an

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen 40. urteurrena. (Urteurrena ospatzeko jardunaldia ).

Historioa

1976ko azaroan sortu zen Olarizuko udal bulegoa. Horrekin batera hasi zen hiriko auzoetan hainbat udal ekipamendu irekitzeko prozesua eta horrek osatu zuen oraingo oinarrizko gizarte zerbitzuen hazia.

40 urte hauetan zehar, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek gure hirian bizi diren pertsonen ongizatea sustatzeko lan egin izan dute, beti ere etorkizuneko ikuspegia gogoan hartuta. Garatu duten esku-hartze eredua hurbila eta komunitarioa da, eta horixe izan erreferentziazkoa Gizarte Zerbitzuen alorrean. Diziplina arteko esku-hartzea bereganatu du. Ingurunean arreta emateko programak, eta gaitasun pertsonalak eta komunitarioak sustatzeko eta horiei aurre hartzeko programak uztartu ditu. Horiek guztiak osatzen dute Gizarte Zerbitzuen gaur egun duten zeregina eraikitzeko prozesua.

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen betebeharra da edozein pertsonak bizitzan zehar izan dezakeen ahultasun-egoerari arreta jartzea, eta horri esker esperantza eta aukera berriei leihoak irekitzen dira haien familia eta bizi diren taldeen etorkizunerako.

Horregatik guztiarengatik

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: