Hiri adierazleen sistema eta Auzoak zenbakitan, web bidezko bi erreminta zure esku, datu estatistikoen bitartez taulak, mapak edota fitxak egiteko

2017ko urriaren 16an

  • Hiri adierazleen sistema web bidezko erreminta bat da, neurrira egindako taulak eta mapak osatzeko, formatu desberdinetan deskargatu ahal direnak. Sistemak 4.329 adierazle ditu, 152.898 datuekin; datuok udalerriaren totala eta auzoetako totalaren artean daude banatuta.
    Honako datuak kontsultatu ahalko dira: biztanleriaren adierazleak, ehun ekonomikoa, saltoki zein enpresen analisia, lan-merkatua... bai eta hauteskundeetako emaitzak ere.
    Gainera, ondorengoko gaiak kontsultatu ahalko dira: bizitegi guneak eta etxebizitza, lur-biltzeen estruktura eta lurzoruaren erabilera, udal jarduera eta zerbitzuak (herritarrei laguntza, gizarte etxeen jarduera eta kirol-zerbitzuen abonatuak), mugikortasuna eta joan etorriak, motaren araberako ibilgailuen parkea, udalaren langileen zerrenda eta turismo- zein biltzar-jardueraren gaineko estatistikak.

Hiri adierazleen sistemaren sarbidea

  • Auzoak zenbakitan. Aplikazio hau erabiliz, bi motatako fitxak osatu daitezke: fitxa orokorra eta lan-merkatuaren inguruko fitxa, hiri adierazleen sisteman eskegitako plazaratu den azkeneko informazioaren bitartez.
    Lurralde esparruak bi dira: lurraldea edota auzoetariko bakoitza
    Fitxa orokorrean ondorengo gaiak daude eskuragarri:
    • Lurzoruaren erabilera (eraikinak eta etxebizitza)
    • Biztanleria
    • Ehun ekonomikoa
    • Biltzarrak eta turismoa
    • Mugikortasun eta joan etorriak
    • Udal jarduera eta zerbitzuak
    • Hauteskundeen emaitzak

Bigarren motako fitxan lan-merkatuarekin zerikusirik duten adierazleak ageri dira.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: