Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.
Gasteizko Udalak aspaldi egin zuen komunikazioen berrikuntza teknologikoaren alde, 2008an ireki baitzituen lehen kontuak sare sozialetan, hartara aurrerapausoak emanez gobernu irekirantz. Geroztik, urtez urte hazi da udal profil eta zerbitzuen kopurua. 2016an, hedabide horietan udalaren egoera zein zen aztertu ondoren, Alkatetzaren eta Erakunde Harremanen Sailak Alkatetzaren etaErakunde Harremanen Sailak eta Gardentasunaren eta Edukien Atalak lan-talde bat sortzea sustatu zuten, arlo horretako beharrak antzemateko eta udalaren hedabide sozialentzat bide bateratu bat urratzeko.
Lan hori Komunikazioa eta hedabide sozialak. Kudeaketa eta estrategia Gasteizko Udalean izeneko agirian jaso da, non hedabide sozialen aplikazioak eta aukerak azaltzen baitira, bai eta erakundeak hedabide horietan egiten dituen komunikazio-ekintzekin lotutako prozedurak eta zereginak ere.
Eskuliburua agiri bizia da, eta bertan jasotzen dira erakundearen profil bat ireki aurretik kontuan hartu beharreko jarraibideak eta interakzio ereduak; orobat, herritarrei nola erantzun, mezuak nola modulatu eta informazio-iturriak nola tratatu azaltzen da.
Horretaz gain, sare sozialetako profil bakoitza ebaluatzeko eredua ematen du, haien arrakasta eta bideragarritasuna zehaztearren, eta barne erabilerarako aplikazio praktiko batzuk eskaintzen ditu, sare sozialetako profil eta kontuen kudeaketa hobetzearren. Asmoa ez da dokumentua hasieratik bukaeraraino irakurtzea, ohi bezala, baizik eta norberak aurkibidetik aukeratzea nahi duena, bere interes eta ezagutzen arabera.
Gainera, Alkateak 2017ko otsailan sinatutako jarraibide honen bidez, hedabide sozialetan udalaren kontuak kudeatzerakoan aintzat hartu behar diren irizpideak ezartzen dira.
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.