Armentiako San Prudentzioren basilika - Turismoa Vitoria-Gasteizen

Armentiako San Prudentzioren basilika probintziako tenplu erromaniko enblematikoenetako bat da. Gaur egungo eraikina erromanikoa da, XII. mendekoa. XVIII. mendean, birgaiketa-lan handia egin zen tenpluan, eta jatorrizko egituraren zati handi bat aldatu zen. Latindar gurutze formako oinplanoa dauka, baita gurutzadura-nabea eta abside erdizirkularra duen burualdea ere.
Ezinbestekoa
- Arkitektura erromanikoa: absidea, gurutzedura, harburuak (eskuetan arrain bat duen sirena da harburua). Adi! Erabili zooma edo prismatikoak.
- Harrizko santutegi gotikoa.
- Apirilaren 28ko erromeria, Arabako zaindariaren festa, kanpoko zelaietan.
- Done Jakue bideko erromesen nahitaezko geralekua.
Kokapenal
Armentiabidea 24, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Ikusi Google Maps-en | 360º-ko ibilbide birtuala
https://www.flickr.com/photos/vgturismo/albums/72157700671890621Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.