Eraikin erlijiosoak - Turismoa Vitoria-Gasteizen

Zaharberritze-prozesu liluragarrian barreiatuta dagoen katedrala, hiriko sinbolo bihurtu diren eliza gotikoak edo proportzio ikusgarriak dauzkan konkatedrala. Vitoria-Gasteizek barruan dauzkan adibide batzuk dira horiek.

Erdi Aroko hirigunea

Santa Maria katedralarekin batera, San Migel elizako, San Bizente elizako eta San Pedro elizako dorreek eratzen dute lau dorreen profila, hiriko soslai ezagunena.

Santa Maria katedrala

Turismoa - Santa Maria katedrala

Denboran zeharreko bidaian aurrera eramaten gaitu "Obretan eta irekia" programak. Birgaiketa-lanak baliatuz, katedralaren jatorriak (Santa Mariaren lehenengo tenplua, estilo erromanikokoa eta harresiari atxikia) eta XXI. mendean katedral gotikoa finkatzeko egin diren lanak ezagut ditzakegu.

Santa Maria katedralari buruzko informazio gehiago

San Bizente Martiriaren eliza

Turismoa - San Bizente

Erdi Aroko hirigunean eraikitako azken eliza izan zen, baina aintzinagoko jatorriak dauzka. Nabeen gaineko egur-sarea da bertako elementu nabarmenenetako bat, buruz behera dagoen itsasontziaren itxura baitauka.

San Bizente elizari buruzko informazio gehiago

San Migel Arkanjeluaren eliza

Turismoa - San Migel Arkanjelua

Andre Maria Zuriaren plazan buru da, eta bertako dorretik jaisten da Zeleoi, Vitoria-Gasteizko jaiei hasiera eta amaiera ematen dizkien pertsonaia. Besteren artean, erretaula nagusia eta hiriaren zaindari den Andre Maria Zuriaren kapera gailentzen dira.

San Migel elizari buruzko informazio gehiago

San Pedro Apostoluaren eliza

Turismoa - San Pedro Apostolua

Hiriko behe-harresiari atxikita eraiki zen, eta, beraz, defentsa-lana ere egin zuen. Euskadiko eskultura-multzoen artean, nabarmenenetako bat da eliza honen antzinako aurrealdea (Errementari kalea).

San Pedro elizari buruzko informazio gehiago

Hiriko beste toki batzuk

Katedral berria, zabalgunea edo Armentiako San Prudentzio basilika dira hirian nabarmentzen diren beste tenplu batzuk.

Maria Sortzez Garbiaren katedrala (Katedral berria) eta Arte Sakratuaren museoa

Turismoa - Maria Sortzez Garbiaren katedrala

Estilo neogotikokoa da; bada, 1907an hasi ziren eraikitzen, eta 1969an inauguratu zen. Elizbarrutiko Arte Sakratuaren museoa dago girolan, eta aldarearen ondoan Antonio Lopezen kristo gurutziltzatu bat jartzea aurreikusi da.

Maria Sortzez Garbiaren katedralari buruzko informazio gehiago

San Prudentzioren basilika, Armentian

Turismoa - Armentia

Arabako tenplu erromaniko ospetsuenetako bat da, eta Vitoria-Gasteizko erdigunetik 3 kilometrora bakarrik dago. Goi Erdi Aroko erreferentzien arabera, lurraldeko zentro espiritual garrantzitsuena izan zen..

San Prudentzioren basilikari buruzko informazio gehiago

Beste eraikin erlijioso batzuk

Historiaz josiriko beste tenplu batzuk dira San Antonioren komentua (Loma Jeneralaren plaza), Gurutze Santuaren komentua (Pintore kalea 78-94) edo Arriagako San Bizente eliza (Voluntaria Entrega kalea 50). Azken horrek, gainera, Vitoria-Gasteizko historian arkitekto ospetsuenetakoa izandako Justo Antonio Olagibelek diseinatutako dorrea dauka.

Hiritik hurbil

Estibalitzeko Andre Mariaren santutegia eta Arte Erromanikoa Interpretatzeko Zentroa

Turismoa - Estíbaliz

Vitoria-Gasteiztik 11 kilometro eskasera dago, eta euskal ondare artistikoko altxortzat jotzen da. Toki berean, halaber, Arabako Arte Erromanikoa Interpretatzeko Zentroa bisitatu daiteke.

Estibalitzeko Andre Mariaren santutegiari buruzko informazio gehiago


Lotutako informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.