Plazak eta toki irekiak - Turismoa Gasteizen
Hiriaren ikonoak, topalekuak eta iraganerako leihoak. Hiriko plaza eta monumentu-multzo nagusiak dira; Gasteizko eraikin enblematikoenetako batzuei so egiteko txokoak, historiaz josiak.
Erdi Aroko hirigunea
Aihotz plaza
Gaur egun, Arkupeek, San Miguel elizak, Goiuri jauregiak eta San Bizente aldapak inguratzen dute, baina, iraganean, Erdi Aroko hiribilduaren muga zen. Hiriko antzinako ordezkariek aihotz baten gainean egin zuten beren karguen zina, eta, hain zuzen ere, aihotz horri zor dio plazak izena. San Migel elizaren kanpoko absidean, armaren erreplika bat dago ikusgai.
Aihotz plazari buruzko informazio gehiago.
Buruileria plaza
Garai batean, buruileroak (oihalak eta zapiak ehuntzen zituztenak) toki honetan aritzen ziren salerosketan, eta horregatik eman zitzaion plazari izen hori. Hiriko eraikin enblematikoenetako batzuek inguratzen dute, eta horien artean daude Santa Maria katedrala eta Andarren dorrea..
Buruileria plazari buruzko informazio gehiago
Harresia
Lehenengo Harresia deiturikoa kontserbatzen da batez ere, XI. mendekoa (San Pedro elizan, XIII. mendeko harresi gotikoaren hondar batzuk daude). Eskoriatza-Eskibel jauregiaren ondoko zatia estilo lonbardiarra jarraituz zaharberritu zen, eta, San Migel elizaren ondokoan (aipamen berezia Europa Nostra 2010 sarietan) begiratoki panoramikoa dago.
Harresiari buruzko informazio gehiago
Arkupeak
Sinbolo neoklasiko hau Justo Antonio Olagibelen lana izan zen, eta Erdi Aroko hiriaren eta Zabalgune garaikidearen arteko malda saihesteko eraiki zen. Bi zati dauzka: Hegaleko Arkupeak (Mateo Moraza kalean) eta Judizioko Arkupeak (San Frantzisko aldapan).
Arkupeei buruzko informazio gehiago
Erdialdea
Andre Maria Zuriaren plaza
XIII. mendean, hiria zabaldu zenean, harresitik kanpo geratu zen toki hau. 1791n, Espainia plaza (Plaza Berria) eraiki ondoren, zabalera txikitu zitzaion, eta, 1917an, Gasteizko gudua oroitzen duen monumentua inauguratu zen erdigunean. Gaur egun, plaza elkargune ezaguna da, eta, 2012tik, hiriaren sinbolo bilakatu den landare-eskultura bat dauka.
Andre Maria Zuriaren plazari buruzko informazio gehiago.
Espainia plaza edo Plaza Berria
1791n inauguratu zen, eta obra nabarmenenetako bat da plaza nagusien historian. Justo Antonio Olagibel arkitektoaren lana izan zen: bada, 61 metroko alboa duen karratu perfektua da, eta Erdi Aroko almendratik hirirako hedapena hartzen duen Zabalgune neoklasikoaren zati da. Gaur egun, iparraldeko hegalean, udaletxea dago.
Espainia plazari buruzko informazio gehiago
Foru plaza
1982an inauguratu zen. Foruen omenez egindako monumentu-multzoa da. Luis Peña Ganchegi arkitektoak diseinatu zuen, Eduardo Txillida eskultorearekin elkarlanean. Frontoia, bolatokia eta herri-kirolez gozatzeko harmailak dauzka.
Foru plazari buruzko informazio gehiago
Santa Isabel hilerria
Hilerri honek antzinako baseliza baten eta ondoan dagoen auzoaren izena hartzen du. XIX. mendearen hasieran eraiki zen eta ehorzketa masiboak izan ziren tifus izurri baten ondorioz.
Santa Isabel hilerriari buruzko informazio gehiago
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.
Página web: Turismo en Vitoria-Gasteiz - Plazas y lugares abiertos
Ikus edukia
Es un insulto a la historia de ésta ciudad que el propio ayuntamiento no reconozca su nombre a la Plaza Nueva.
Hace mucho que ya no estamos en guerras absurdas para estar con tonterías de "Plaza de la República" o "Plaza España" y similares.
Por favor, un poquito de normalidad; la historia de esa plaza y lo que fue en su momento se lo merecen.
Sergio 2014/04/13 21:01:13