“Nora doaz nire zergak(Beste leiho batean irekiko da)” online informazio-tresna bat da, udal-aurrekontua nola banatzen den zehatz-mehatz jakiteko aukera ematen duena, bai diru-sarreren aldetik, bai gastuen aldetik. Modu intuitiboan eta irekian, tresna udal-kontuen ideia orokorra izan nahi duten ezagutzarik edo esperientziarik gabeko pertsonentzat nahiz gehiago sakondu nahi dutenentzat pentsatuta dago, elementu bakoitzaren xehetasunak eskuratuz.
Plataformak 2012. urteaz geroztik eskaintzen diren udal aurrekontuen datuak erabiltzen ditu, formatu ireki eta berrerabilgarrietan, eta informazio asko eskaintzen du: udalaren ekonomiaren ikuspegi orokorra ematen dutenetatik hasita, zergadun bakoitzak zenbat diru jartzen duen eta hori zertarako erabiltzen den simulazioraino.
Plataformak lau informazio-atal eta ekonomia-terminoen glosario bat ditu. Honako hauek dira atalak:
Aurrekontuari buruzko datu irekien plataformaren diseinua moldagarria (hau da, ordenagailuan zein gailu mugikorretan kontsulta daiteke) eta irisgarria da. CIVIO Fundazioarekin(Beste leiho batean irekiko da) batera garatu da.
Kontsulta ezazu https://noradoaznirezergak.vitoria-gasteiz.org(Beste leiho batean irekiko da).
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.