José Uruñuela Udal Dantza Kontserbatorioa - Aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesuak (ezohikoa eta berezia)

Egonkortzeko ezohiko prozesua (merezimendu-lehiaketa)

  • Eskaera: 2023/05/05era arte irekita. (Ikusi prozedura osoa, urratsez urrats)
    • 1. elementua: Izena emateko formularioa
    • 2. elementua: Tasa ordaintzea (1. urratsean ordaindu ez bada)
    • 3. elementua: Autobaloraziorako formularioa
    • 4. elementua: Alegatutako merezimenduak egiaztatzea. Baloratu beharreko esperientziaren adierazpena. Hainbat aukera:
      • A aukera: Autobalorazio-formularioaren bidez, José Uruñuela Udal Dantza Kontserbatorioan edukitako kontratuak kargatzeko eska dezakezu, baldin eta hasiera-data edo indarrean bazeuden 2000/01/01ean.
      • B aukera: Udal Dantza Kontserbatorioan eta/edo beste administrazio batzuetan lan-esperientziak zuzenean sartzeko, OPE2022-Cxls artxiboa erabiliz, hemen: www.vitoria-gasteiz.org/hautatzeprozesuak «Nire hautaketa-prozesuak» / «Nire merezimenduak» / «Excel merezimenduak txertatzea». Esperientzia automatikoki kargatu dezakezu, lehiaketako puntuazioak kalkulatzeko eman dizugun tresna erabiliz.
      • C aukera: Aurreko kokalekuan, "Gehitu merezimendu berria (indibiduala)" botoian, nahiago bada banan-banan sartzea, artxibo batera jo gabe.

* Egiaztagiriak eranstea – PDF dokumentu bakar baten bidez gehitzen da www.vitoria-gasteiz.org/hautatzeprozesuak / "Nire hautatze prozesuak" / "Nire merituak" / "PDF merituak erantsi" (artxibo bakarra, ikus jarraibideak):

  • Titulazioa. Ofizioz egiaztatzen dira 1991/01/01etik aurrerako titulazioak. Kontratazio-zerrenden espedientean jasota ez dauden eta lehenagoko titulazioak sartu beharko dira.
  • IT Txartelak. Ez da dokumenturik sartu behar. Ofizioz egiaztatzen da.
  • Euskara maila. Ez da dokumenturik sartu behar, salbu eta Euskara Titulazio eta Zerifikatuen Erregistro Bateratuan(Beste leiho batean irekiko da) (ETZEB) jasota ez badago. Ofizioz egiaztatzen da.
  • Esperientzia Udal Dantza Kontserbatorioan. Ez da dokumenturik sartu behar. Ofizioz egiaztatzen da.
  • Esperientzia Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioetan. Ez da dokumenturik sartu behar, salbu eta lanpostuaren funtzioak deskribatu behar direnean. Ofizioz egiaztatzen da.
  • Esperientzia Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko beste administrazio batzuetan. Hala badagokio, egindako zerbitzuen ziurtagiria eranstea.
  • Beste merezimendu batzuk. Hala badagokio, Udal Dantza Kontserbatorian jasota ez badago.

Ezin bada ofizioz garaiz eta behar bezala lortu edo informazio osagarria behar bada, epaimahai kalifikatzaileak aukera izango du egiaztagiri osagarriak aurkezteko eskatzeko.

Egonkortzeko prozesu berezia (oposizio-lehiaketa)

Argibideak / Izena emateak

Lan publikoaren eskaintza

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.