Udalaren enplegu eskaintza – Informazioa eta kontaktua

Giza Baliabideen Saileko Hautaketa eta Garapen ataletik honako harreman-modu hauek jartzen ditugu herritarren eskura:

  • Web ataria: www.vitoria-gasteiz.org/hautatzeprozesuak
  • Telefonoa: 010 edo 94516 11 00
  • Aurrez aurreko arreta: Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan (HLB) hitzordua eskatuta, edo Auto-tramitazio elektronikorako bulegoetan (HLB guztietan erabilgarri dauden makinak udalaren webgunera sartzeko).
  • Posta elektronikoa: procesos.selectivos@vitoria-gasteiz.org
  • Herritarren postontzia: hautaketa-prozesuen garapenean sor daitezkeen zalantzei erantzuteko tresna da.
    • Hautaketa-prozesuetarako postontzi orokorra: udal-enpleguarekin lotutako kontsultak idatziz planteatu daitezke, modu publikoan zein pribatuan. Azken kasu horretan, mezuaren edukian identifikatu behar gara.
    • Hautaketa-prozesu bati dagokiona: deialdi jakin batzuetan Giza Baliabideak gai espezifiko bat irekitzen du postontzian. Gai honek interesdunek egiten dituzten galderei erantzuten dio, eta edukia publikoa da. Zertxobait galdetu aurretik, galdera hori eta horren erantzuna existitzen diren egiaztatzeko eskatzen dizuegu.
  • Enpleguari buruzko albisteak: Udal enpleguaren Buletinan harpidetu Gasteizko Udalaren enplegu publikoan sartzeko hautaketa-prozesuen deialdiei buruzko informazioa jasotzeko.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.