Los santos inocentes. Teatro Principal Antzokia. Ikusmen- eta entzumen-desgaitasuna duten pertsonentzat egokia
- Noiz
- Eguna: 2023/02/10, hasiera ordua: 19:30, amaiera ordua (gutxi gorabehera): 21:00
- Deskribapena
-
https://www.youtube.com/watch?v=H323S4JohDU
Zer da askatasuna? Historian zehar, idazle handi oro saiatu izan da galdera horri erantzuten, baita Delibes ere: Los santos inocentes-en ikuspegi ugaritik heldu zion gatazka horri, eta erantzuna baino, itxaropen bat eskaintzen digu. Azarías baliatu zuen horretarako, bere sistema etiko propioa beste eredurik ez duen pertsonaia, arauez ez ulertu arren, ezin hobeto bereizten dituena ongia eta gaizkia. Bere unibertso propioan, Azaríasek ezin du ulertu aberastasuna zenbaki kontua denik, edo edertasunak aurpegieraren hazpegiekin lotuta dagoenik. Azaríasek mundua mozorrorik gabe hautematen du, bere lañotasunean, mundua den bezalakoa ikusteko gai delako.
Pentsa genezake Delibesek deskribatu zigun mundua iraganeko kontua dela.... Eta, hala ere..., besaulkiaren isiltasunean une bat geldituko bagina, gugan taupadaka bizi den askatasun-grina sakon hori entzuteko... izango al ginateke erreakzionatzeko gauza, edo” Zure zerbitzuan, beti zure zerbitzuan” erantzungo genuke?
- Zuzendaria: Javier Hernández-Simón
- Egokitzapena: Fernando Marías y Javier Hernández-Simón
- Antzezleak: Javier Gutiérrez, Yune Nogueiras, José Fernández, Pepa Pedroche, Marta Gómez, Raquel Varela, Fernando Huesca, Luis Bermejo, Jacobo Dicenta
- Prezioa: 24/18/12euro
- Iraupena: 90 minutu
Accesibilidad
Audiodeskribapena itsuentzat (aurikularrak); audifonoak (T posizioan) eta kokleako inplantea dituzten pertsonentzat ere. Eta, azkenik, entzumen-galera duten pertsonentzat (entzungailuak erabiltzen dira). Irisgarritasunaren kartela
Online erosketa urtarrilaren 26tik aurrera, +INFO eta gailuen erreserba leihatilan.
- Informazio gehiago
Lotutako informazioa
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.