Aktiba(tu): HIRIKOAK

hirikoak
Zer dira?

8 eta 14 urte bitarteko neska-mutilentzako jarduera. (DLHko 4., 5. eta 6. mailako ikasleak eta DBHko 1. eta 2. mailakoak)

Vitoria-Gasteiz hiri hezitzailea programaren bidez eskaintzen zaie ikastetxeei edo adin horietako haur eta nerabeekin lotutako beste talde batzuei.

Parte hartzen ikasteko esperientziak eskaintzea da helburua, hiriarekiko eta beren buruarekiko erantzukizunez aktiboki parte hartzeko gai diren pertsonak prestatzearren.

Hainbat saiotan, neska-mutilek zenbait udal gai aukeratzen dituzte, elkarren artean adostuta, haiengan eragina dutelako edo interesatzen zaizkielako, eta ondoren errealitatea aztertu eta arlo horrekin lotutako ekintzak eta proposamenak lantzen dituzte.

Jardueran lortutako proposamenak eta ondorioak formatu eta euskarri ezberdinetan islatzen dira, hiriko beste talde edo/eta foro batzuekin partekatzeko, haiek ezagutu ditzaten, eta erabakiak hartzerakoan kontuan hartzerik eta gauzatzerik izan dezaten.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: