Jarduera 8 eta 14 urte bitarteko neska-mutilei zuzenduta dago (DLHko 4., 5. eta 6. mailak eta DBHko 1. eta 2. mailak). Vitoria-Gasteiz hiri hezitzailea programaren bidez eskaintzen zaie ikastetxeei edo adin horietako haur eta nerabeekin lotutako beste talde batzuei.
Ikasturte bakoitzean Giza Eskubideen Hitzarmenean jasotako eskubide edo gai bat aukeratzen da, eta haurrek hainbat saiotan beren inguru hurbilenean eskubide hori betetzen den aztertzen dute, nola hobetu daitekeen eta beraiek zer egin dezaketen hori lortzeko.
Gero, egindako lanaren ondorioak eta emaitzak formatu eta euskarri ezberdinetan jasotzen dira, hiriko gainerako umeekin partekatzeko.