Egitura juridikoa aukeratzea - Kooperatiba sozietatea

Kooperatibek beren balioak praktikara ekartzeko erabiltzen dituzten jarraibideak dira printzipio kooperatibo horiek, eta hauek dira: atxikimendu boluntario eta irekia; bazkideen kontrol demokratikoa; bazkideen parte-hartze ekonomikoa; autonomia eta independentzia; hezkuntza, prestakuntza eta informazioa; kooperatiben arteko lankidetza, eta erkidegoarekiko interesa.

Kooperativa motak

11/2019 Legea, abenduaren 20koa, Euskadiko Kooperatibena. Kooperatiba motak: lan elkartuko kooperatibak, kontsumo-kooperatibak, irakaskuntza-kooperatibak, nekazaritzako eta elikagaien kooperatiba, erkidegoan ustiatzeko kooperatiba, etxebizitza-kooperatiba, finantza-kooperatibak, osasun-kooperatibak, zerbitzu-kooperatibak, , gizarteratze-kooperatiba, enpresak sustatzeko kooperatibak eta junior kooperatibak.

Ezaugarri nagusiak

  • Gutxieneko kapital soziala 3.000 eurokoa da.
  • Gutxienez 3 bazkide izan behar ditu. Bazkidea epe-mugarik gabe egon ahal izango da kooperatiban. Halere, enpresarekiko harrema-na iraupen jakin batekoa izan daiteke, baldin eta estatutuetan horretarako aukera ematen bada eta bazkidea onartzean hala zehazten bada.
  • Oro har, besteren konturako kontratua duten langileek urtean egindako ordu kopuruak ezin du bazkideek egindako urteko ordu kopuruaren % 30 baino altuagoa izan; bestalde, 8 bazkide baino gutxiago dituzten kooperatibetan besteren konturako langile kopurua gehienez 2koa izango da.
  • Kooperatibetan beharrezkoak diren organoak: batzar orokorra eta administrazio-organoa.
  • Kooperatibetan bazkide bakoitzak boto bat du.
  • Zerga erregimena. Sozietateen gaineko Zergaren menpe daude eta zerga tasa murriztua dute. Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergatik salbuetsita daude, eta zergen arloko beste abantaila batzuk ere dituzte.
  • Urtero, honela bideratuko dira soberakina: gutxienez ehuneko hamar kooperatiba-heziketa eta -sustapenerako eta interes publikoko beste helburu batzuetarako ekarpenerako bideratuko da, eta ehuneko hogei, berriz, Nahitaezko Erreserba Funtserako.
  • Gizarte Segurantzaren ondorioetarako, besteren konturako langileekin edo langile autono-moekin parekatuko dira bazkide langileak. Estatutuek aukeratuko dute zein araubide aplikatuko den, bata ala bestea.
  • Kooperatibak erantzungo du sozietatearen zorrez uneko eta geroko ondare guztiarekin, salbu eta kooperatiba-heziketa eta sustapenerako eta interes publikoko beste helburu batzue-tarako ekarpenari dagokiona, zeinaren bidez helburu horiek betetzean sorturiko zorrez bakarrik erantzungo baita. Bazkideek ez dute sozietatearen zorren erantzukizun pertsonalik izango. Haien erantzuki-zuna sozietate-kapitalari egindako ekarpenek mugatuko dute.
  • Horrelako sozietateetarako Euskadiko Kooperatiba Erregistro(Beste leiho batean irekiko da) espezifiko bat dago.

Iturriak: 11/2019 legea, Euskadiko Kooperatibena(Beste leiho batean irekiko da), Alianza Cooperativa Internacional(Beste leiho batean irekiko da), Confederación empresarial española de la economía social(Beste leiho batean irekiko da).

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.