Egitura juridikoa aukeratzea - Erantzukizun mugatuko lan-sozietateak eta lan-sozietate anonimoak

Lan-sozietateak erantzukizun mugatukoak ala anonimoak izan daitezke. Izen bereko sozietateen funtzionamendu eta arauketa bera dute, honako berezitasun hauei dagokienez izan ezik:

  • Kapital sozialaren gehiengoak bazkide langileen esku egon behar du. Bazkide batek ere ezin du kapital sozialaren heren bat (% 33,3) baino gehiago izan, beraz, sozietateak gutxienez 3 bazkide izan behar ditu.
  • Soldatapeko langile finkoek urtero egindako ordu kopuruak gehienez ere bazkideek urtean egindako lanordu kopuru osoaren % 25 izan behar du (25 langile baino gutxiagoko sozietateetan).
  • Kasuan kasuko legezko erreserbez edo estatutu-erreserbez gain, mozkinen % 10 erreserba berezi batera bideratu behar dute.
  • Lan-sozietateetako bazkide langileak Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorraren menpe daude, salbuespen batzuetan izan ezik.

Araudia: 44/2015 Legea, lan-sozietateei eta sozietate partaidetuei buruzkoa(Beste leiho batean irekiko da).

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.