Egitura juridikoa aukeratzea - Sozietate anonimoa

Sozietate anonimoa merkataritza sozietate bat da (haren helburua zeinahi izanda ere) eta bere kapitala, bazkideen ekarpenek osatzen dutena, akziotan zatituta dago, akzio horiek eskualdatu daitezke eta horien titularrari bazkide izaera ematen diote; bazkideak sozietatean erantzukizun mugatua du, eta sozietatearen zorren aurrean ez du pertsonalki erantzuten.

Ezaugarriak:

  • Guztiz kapitalista den merkataritza sozietate bat da; hau da, garrantzitsuagoa da egindako kapital ekarpena bazkideen alderdi pertsonala baino.
  • Erantzukizun mugatuko sozietate bat da.
  • Gutxieneko kapital soziala 60.000 eurokoa da eta gutxienez horren % 25a ordaindu behar da sozietatea eratzen den unean.
  • Akzioak zati alikuotak, zatiezinak eta metagarriak dira, eta kapital soziala zati horietan zatitzen da.
  • Jarduera ekonomikoaren emaitzak Sozietateen gaineko Zergaren menpe daude.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.