Egitura juridikoa aukeratzea - Sozietate mugatua enpresa berria

Erantzukizun mugatuko merkataritza sozietatearen espezialitate bat da. Sozietate mugatutik bereizten dituzten ezaugarriak honakoak dira:

  1. Sozietatea eratzeko unean gehienez ere 5 bazkide izan ahalko ditu, eta bazkide guztiek izan beharko dute pertsona fisikoak.
  2. Kapital soziala gutxienez 3.012 eurokoa eta gehienez 120.202 eurokoa izango da.
  3. Sozietatearen helburu orokorra: enpresa jardueren garapenean malgutasun handiagoa ematen du.
  4. Sozietatea eratzeko baldintzak telematikoki tramitatzen dira.
  5. Kontabilitateko erregimen sinplifikatua du.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.