Egitura juridikoa aukeratzea - Enpresa indibiduala

Enpresa indibiduala da pertsona fisiko bakar bat jarduera baten titular bakarra denean eta jarduera hori Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren (JEZ) araudian enpresa jardueratzat jotzen denean sortzen den entitatea. Enpresa indibidualak ere jardueran profesional gisa aritzeak duen eragozpen bera du, hau da, egungo eta etorkizuneko ondasun guztiekin (enpresaren ondasunekin nahiz ondasun pertsonalekin) erantzuten dela.

Normalean formula horri "autonomo" esaten diote, baina bere izendapen egokia enpresari indibidual da, izan ere, autonomo kontzeptua Gizarte Segurantzan kotizatzeko erregimena aipatzeko erabiltzen baita eta ondorioz, izendapen hori erabiltzeak errakuntzak eragin ditzake.

Kasu honetan, jarduera ekonomikoaren ondoriozko emaitza ekonomikoak Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren menpe egongo dira.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.