Profesionala da pertsona fisiko bakar bat jarduera baten titular bakarra denean eta jarduera hori Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren (JEZ) araudian jarduera profesionaltzat jotzen denean sortzen den entitatea.
Ikuspuntu juridikotik, proiektu baten sustatzaileak profesional gisa jardutea erabakitzen duenean, ez du enpresa bat sortzen, hau da, lanbide batean dihardu.
Esparru juridikotik kanpo (zerga arlokoa, lan arlokoa, etab.), ia ez dago desberdintasunik profesional bat eta enpresa indibidual baten artean.
Jarduera guztiek ez dute profesional gisa aritzeko aukera ematen. Adibidez, pertsona batek ezingo luke inprimategi bat profesional gisa sortzeko proiektu bat garatu, izan ere, jarduera hori enpresa jardueren zerrendan jasota baitago.
Hortaz, ez dago aukera hau arautzen duen araudirik, zergen arlokoa izan ezik.
Profesionala bere lana gauzatzean egiten dituen ekintza guztien erantzule da bere egungo eta etorkizuneko ondasun guztiekin (jarduerarekin lotuta daudenekin nahiz ondasun pertsonalekin), beste pertsona fisiko guztiak bezala.
Zerga araubideari dagokionez, jardueraren ondoriozko emaitza ekonomikoak Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren menpe egongo dira.
Besteak beste, honako lanbide hauek jo ahalko dute formula honetara: abokatuek, merkataritza agenteek, artisauek, fisioterapeutek, odontologoek, psikologoek, etab.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.