Zure enpresa eratzeko urratsak - Egitura juridikoa aukeratzea

Ekin aurrekoak | Enpresa plana | Finantziazioa | Lokalizazioa | Jabetza industriala eta intelektuala | Egitura juridikoa | Tramiteak

Enpresa bat eratzeko prozesuko urrats bat egitura juridikoa aukeratzea da. Horretarako, aukeraketa hori baldintzatzen duten faktoreak definitu behar dira. Hona hemen aipagarrienak:

  • Gauzatuko den jarduera mota.
  • Enpresa proiektuko parte-hartzaile kopurua.
  • Sustatzaileen erantzukizuna.
  • Bazkideek euren artean duten harremana.
  • Enpresaren zerga esparrua.
1. Tabla: Egitura juridikoak
Mota Bazkide kopurua Sortzeko ordainketa Gutxieneko sozietate-kapitala Hirugarrenen aurreko erantzun-kizuna Formalizazioa Zerga-araubidea Gizarte segurantza
Enpresa indibiduala 1 Mugagabea P.F.E.Z. Langile autonomoen erregimen berezia
Sozietate zibilak eta ondasun erkidegoak Gutxienez 2 Dirua, ondasunak edo balioetsi daitezkeen eskubideak Librea Mugagabea eta solidarioa Kontratu zibila P.F.E.Z. (partaidetzaren %aren araberakoa) Langile autonomoen erregimen berezia
Sozietate mugatua (S.R.L. edo S.L.) 1 edo gehiago Dirua, ondasunak edo balioetsi daitezkeen eskubideak Gutxienez 3.000€ Jarritako kapitala Eskritura publikoa. Merkataritza Erregistroa Sozietateen gaineko zerga %24 (txikiak %20) Langile autonomoen erregimen berezia (salbuespenak salbuespen) (hobaririk gabe)
Kooperatiba sozietate txikia (S. Koop. Txikia) 2 eta 10 bitartean Dirua, ondasunak edo balioetsi daitezkeen eskubideak Gutxienez 3.000€ Jarritako kapitala Eskritura publikoa. Kooperatiben Erregistroa Sozietateen gaineko zerga %18 Aukeran: Erregimen orokorra edo Langile autonomoen erregimen berezia
Erantzukizun mugatuko lan sozietatea (S.L.L.) Gutxienez 2 bazkide-langile %50arekin Dirua, ondasunak edo balioetsi daitezkeen eskubideak Gutxienez 3.000€ Jarritako kapitala Eskritura publikoa. Merkataritza erregistroa. Kalifikazioa eta lan-sozietateen erregistroa Sozietateen gaineko zerga %24 (txikiak %20) Erregimen orokorra (salbuespenak salbuespen)

Babes-erakundeak

Egitura juridiko arruntenen ezaugarriak

Laguntzarik behar duzu?

Gasteizko Udalaren enpresak sortzeko informazio eta aholkularitza zerbitzuaren bitartez zure enpresa-proiektuaren eraketa eta abiatze prozesuan 10 ordutako aholkularitza pertsonalizatuarekin lagunduko dizugu.

Horrez gain, ekintzailetzarekin zerikusia duen edozein alderdiri buruzko kontsultak horrela bideratu ditzakezu:

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.