Inbertsio beharren garapen ordenatua (altzariak, makineria, egokitzapen lanak...) eta beren kostuaren zenbatekoa.
Inbertsioari aurre egiteko eskuragarri egongo diren funtsen inguruko aurreikuspenak, funts propioak eta besteen funtsak (bankuko maileguak, kreditu-lineak...) barne. Kontuan hartu behar da lehenengo hilabeteetako ordainketei aurre egiteko funts erreserba bat ezarri behar dela.
Salmenten gaineko marjinak enpresak bere gastu finkoei erantzuteko, eta ondoren, mozkinak ateratzeko izango duen fakturazioaren ehunekoa adierazten du.
Errentagarritasun atalaseak gastuei erantzuteko beharrezkoa den salmenta maila zehazten du. Enpresaren gastu finkoen eta salmenten gaineko marjinaren arteko kozientea kalkulatuz lortzen da.
Komenigarria da lortuko den fakturazioaren inguruko aurreikuspenak zehaztea. Zalantzarik gabe, hau da ekonomia eta finantza planeko elementuen artean subjektibotasun gehien barne hartzen duena; hala ere, ezinbestekoa da kalkulu hau egitea, izan ere, oso garrantzitsua da enpresaren bilakaera kontrolatzeko.
Kobrantza eta ordainketen inguruko aurreikuspenak hilabetez hilabete. Funtsen aurreikuspena ordainketei aurre egiteko nahikoa izango den ikusteko balio du, baita behin-behineko diru beharrei erantzuteko finantzazio-linea posibleen zenbatekoak aurrez ikusteko ere. Gutxienez urtebeteko denbora muga.
Lehenengo ekitaldietan egingo den diru-sarrera eta gastuen aurreikuspen ordenatua. Jarduerarako espero diren irabaziak egiaztatzeko balio du. Gutxienez bi urteko denbora muga.
Lehenengo ekitaldietan enpresaren ondasun egoera zein izango den. Egun jakin batean "argazki" bat egitean datza, hau da, enpresak une horretan zer daukan jasoko da (makinak, higiezinak, izakinak, kobrantza eskubideak, dirua...), baita ordaintzeko erabili dituen baliabideen jatorria ere.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.