Enpresa plana - Ekoizpen prozesuaren edo zerbitzua eskaintzeko prozesuaren analisia

Ekoizpen urratsak edo zerbitzuak eskaini eta gauzatzeko urratsak zehaztea

Urratsak zerrendatu eta xehetasunak azaldu behar dira. Komenigarria izan daiteke azalpen moduko diagramatxo bat egitea.

Azpikontratazioa

Produktua edo zerbitzua gauzatzeko prozesua burutzeko enpresa edo profesionalen bat azpikontratatu behar den aztertu behar da eta horrez gain, azpikontratazioaren kostuak adierazi behar dira, baita hori zein baldintzatan egingo litzatekeen ere.

Langileriaren inguruko beharrak zehaztea

Adierazi zenbat pertsona kontratatu beharko liratekeen eta zehaztu lanpostuen profilak eta ezaugarriak. Langile askoko enpresen kasuan komenigarria izaten da enpresaren antolamendua zehaztea, eta horretarako, organigrama bat egin daiteke.

Ekipamendua

Ekoizpen prozesua edo zerbitzua eskaintzeko prozesua gauzatzeko beharrezkoa den ekipamendua definitu.

Hornikuntza politika

Adierazi zein diren jarduera gauzatzeko beharrezkoak diren hornikuntzak, baita hornitzaileak ere. Puntu honetan komenigarria da produkturik garrantzitsuenak biltegiratu behar diren edo gutxieneko stocka zein den aurreikustea.

Kalitatea ziurtatzeko politika

Prozeduren analisiak ikusita, gure eskaintzaren kalitatea baldintza dezaketen prozesu garrantzitsuenak identifikatuko dira. Prozesu horietan okerrik ez egotea ziurtatzeko hartuko diren neurriak adieraztea komeni da. Adierazi produktuaren edo zerbitzuaren kalitatearen kontrolerako ezarritako sistemak (ISO, EFQM...) erabiliko diren ala ez.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: