Enpresa plana - Gure eskaintza, produktua edo zerbitzuaren analisia

Eskainiko den produktu edo zerbitzuaren deskripzioa

Produktu edo zerbitzu sorta deskribatu eta bereziki azpimarratu produktuak merkatuko zein beharri erantzuten dion. Definizio horrek oinarrizko produktu edo zerbitzuaz gain, enpresaren eskaintza osatzen duten "zerbitzu bideratzaileak" barne hartuko ditu.

Lehiakortasun abantailaren definizioa

Alderdi hau oso garrantzitsua da. Produktuak / zerbitzuak zer eskaintzen duen eta zerk bereizten duen definitzean datza. Hau da, bezeroak geure eskaintza aukeratzea eragingo duten oinarriak ezarri behar dira.

Prezioen politika

Prezioaren inguruko estrategia definitu (merkatuan sartzeko prezio murriztua ezartzeko estrategia, prezio altua kalitate altuko zerbitzuarekin lotuta, lehiakideen antzeko prezioa ezartzea lehiakortasuna beste aldagai batzuetan oinarritzeko...) Komenigarria da bezero motaren arabera prezio desberdinak ezarriko diren ala ez erabakitzea.

Banaketa politika

Alderdi hau produktuak manipulatzen dituzten enpresei dagokie soilik. Puntu honetan, produktua bezeroari nola helaraziko zaion zehaztea komeni da. Hori banaketa-katean betetzen dugun tokiaren araberakoa izango da (ekoizlea, bitartekoa edo txikizkaria)

Komunikazio politika

Atal honetan enpresa bezeroen artean ezagutzera emateko estrategia zehaztuko da. Atal honek honako alderdi hauek barne hartzen ditu: korporazio-irudiaren zehazpena, baliabide eta tresnen esleipena eta enpresa merkaturatzeko kanpainaren aldi baterako plangintza. Azkenik, etorkizunean komunikazio kanpainetan erabiliko diren kanalak zehaztuko dira.

Kontuan hartu behar da gaur egungo merkatuetan politika hau bereziki garrantzitsua dela, gure enpresa bereizten duten alderdiak bezeroari transmititzeko tresnarik egokiena baita.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: