Enpresa plana - Merkatuaren analisia

Merkatuaren analisian lau eremu bereizten dira:

Merkatu potentzialaren analisia

Atal hau lantzean, ondorengo alderdi hauek kontuan hartu beharko dira, baina ez da beharrezkoa ordena hau mantentzea.

Merkatu potentzialari dagokiona
  • Enpresaren jarduera esparrua (geografikoa, jarduera arloen araberakoa...).
  • Gure merkatu potentzialaren bolumena eta ezaugarriak. Ahal dela, datu estatistikoak lortu (estatistika demografikoak, enpresen alorrekoak...).
  • Merkatuaren egungo egoera eta aurrez ikusitako bilakaera. Antzemandako joerak (hazten doa, murrizten doa, egonkorra da).
Bezeroei dagokienez

Aukeratu garatuko den jarduerarekin bat datozen bereizketa-irizpideak:

  • Pertsonak: adina, sexua, erosteko ahalmena...
  • Enpresak: jarduera arloa, neurria...
  • Merkatua segmentutan banatu eta hartzaileak definitu.

>>hasierara itzuli

Lehiaren analisia

Lehia guk asetzen dugun beharra asetzen duten enpresa guztiak dira. Lehia nor den eta nor ez definitu ondoren, gure lehiakiderik garrantzitsuenak identifikatu beharko genituzke gero beren alderdi sendoak eta ahuleziak aztertzeko.

Lehiaren analisia egiteko urratsak:
  • Lehiakide nagusiak identifikatu, zuzenekoak nahiz zeharkakoak.
  • Lehiaren indarguneak eta ahuleziak zerrendatu.
  • Enpresak bere lehiakideekin alderatuta dauzkan abantailak.

>>hasierara itzuli

Jarduera arloaren analisia

Jarduera arloaren osasun maila egiaztatzean datza. Kasu honetan, arloa produktu edo zerbitzu bera edo antzekoa eskaintzen duten enpresen multzoa dela ulertuko dugu. Ondorengo faktore hauek hartuko dira kontuan:

  • Arloko lehiakortasun giroa.
  • Arlora sartzeko oztopoak. Oztopoak identifikatu eta horiek gainditzeko zailtasunak baloratu behar dira.
  • Hornitzaileen boterea. Arlo horretan hornitzaileak indartsuak diren adierazi behar da.
  • Bezeroen boterea. Bezeroek duten eragina eta enpresaren aurrean duten indarra baloratu behar da.
  • Ordezko produktuak. Gaur egun eta etorkizunean ordezko produktuak zein mailatan dauden eskuragarri.
  • Botere publikoen eragina. Herri administrazioek arautu eta kontrola dezaketen arlo bat den adierazi behar da.

>>hasierara itzuli

Inguruaren analisia

Inguruaren analisia enpresan eragina duten eta haren funtzionamendua baldintzatzen duten kanpoko faktoreak identifikatzean datza. Horiek eragin positiboa ala negatiboa izango dute. Analisia errazteko, ingurua lau eremutan bereizten da eta horien barruan, alderdi desberdinek enpresan eragin handiagoa ala txikiagoa duten adieraziko da:

  • Inguru politikoa
  • Inguru ekonomikoa
  • Gizartea
  • Inguru teknologikoa

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: