Gardelegiko zabortegian hondakinak hustu eta tratatzeagatiko tasa -Salbuespenak

1.000 kg-tik beherako hondakinak

1.000 kg-tik beherako hondakin onargarriak uzten dituzten partikularrek ez dute tasa ordaindu beharko. Gardelegiko zabortegiko langileek sarrera-kontrolean ikuskatu eta onartzen dituen hondakinak dira hondakin onargarriak.

Salbuespen honetatik kanpo geratuko dira birziklatzeko nahiz balioa emateko moduko hondakinak:

  1. Pneumatikoak
  2. Papera eta kartoia
  3. Beira
  4. Pila alkalinoak
  5. Botoi pilak
  6. Ibilgailuen bateriak.
  7. Nikel-kadmioko bateriak

Zabor bilketa eta hiri garbiketa zerbitzuak

Gasteizko udalerriko zabor bilketa eta hiri garbiketako zerbitzuek ez dute ordaindu behar haiek ekarritako hondakinak utzi eta tratatzeagatik.

Salbuespenak tramitatzeko, herritarrei laguntzeko bulegoetara edo Zerga Kudeaketarako Zerbitzura jo dezakezu, edo posta elektroniko bat hacienda@vitoria-gasteiz.org helbidera (Zerga Kudeaketarako Zerbitzukoak biak).

impreso pdf Eskabide-orria

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: