Ingurumena eta iraunkortasuna - Tokiko Agenda 21

""

pdf Agenda 21eko Buletina - 2019 (5,53 MB)

Tokiko Agenda 21, hiriek iraunkorrago izateko erabiltzen duten tresna da. Hura erabiliz, hiri eraginkorrago eta aurreztaileagoak, garbiago eta osasuntsuagoak, beste kultura eta errealitateekiko integratzaileago eta solidarioagoak sortu nahi dira. Hiri hauek bertan bizi den jendearen bizi kalitatea eta ongizatea hobetu nahi dute, betiere ingurumenarekiko eta bere baliabideekiko (gizakiak barne) begirunerik handiena erakutsiz.

Gasteizko Udalak 21 Tokiko Agendaren buletina Gasteiz garapen iraungarrirantz aurkezten da urtero. Bertan bi informazio mota ematen zaie herritarrei. Batetik, ingurumen, gizarte eta ekonomi esparruen egungo egoeraren eta izandako bilakaeraren berri ematen zaie (iraungarritasunari buruzko zenbait adierazle bitarte). Bestalde, udalerrian iraungarritasunaren alorrean egin diren gauzatutako jarduera nabarmenenak ere; horien arteko gehienak aldian-aldian indarren dagoen tokiko ekintza planean daude, edo horren baitan planifikatu dira.

Gertaera garrantzitsuak

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.