Emakumeen aurkako indarkeriari buruzko ohiko galderak (Udaltzaingoa)

1.  Nire seme-alabek tratu txarrak jasaten dituzte nire bikotekidearen aldetik. Zer egin dezaket?
Zure bikotekideak zure adin-txikiko seme-alabekin indarkeria erabiltzen duela susmatzen baduzu, eman berehala egoera horren berri Udaltzaingoari. Hartara, premiazko erabakiak tramitatuko dira adin txikikoen zaintza eta babesa, familiaren etxebizitza eta elikadura-pentsioaren ordainketa emateko. Seme-alabak pediatrarengana eraman behar dituzu eta hari egoeraren berri eman, indarkeriaren litekeeneko aztarnak balioetsi ditzan.
2.  Nire seme-alaben aitak ez du elikadura-pentsioa ordaintzen. Utzi behar al diot seme-alabak bisitatzen jarraitzen edo adin-txikikoak eramaten?
Nahiz eta aitak elikadura-pentsioa ez ordaindu, badauka eskubidea seme-alabak ikusteko. Betetze ezberdinetako eskubide eta betebeharrak dira.
3.  Zer egin dezaket nire bikotekide ohiak ez badit umeen pentsioa pasatzen?
Kasu horretan, banaketaren epaia eta ezarritako neurriak gauzatzea eskatu beharko duzu. Epaitegiak adin txikikoen aitari dagokion ordainketaren kopuruaren informazioa pasatzeko betebeharra dauka. Epaiak onar dezake nomina edo beste ondasun batzuk bahitzea. Kode Penalak familiaren utzikeria gisako delitutzat hartzen du pentsioa ez ordaintzea. Salaketa jarri ahal diozu zure seme-alaben aitari bi hilabete jarraian ordaintzen ez badu edo lau hilabetetan txandaka egiten badu. Salaketa hori Gasteizko Udaltzaingoan egin daiteke, eta ez da beharrezkoa salaketa orduan abokatua bertan egotea.
4.  Alda dezaket ateko sarraila, genero-indarkeriarengatik salaketa jarri diodan nire bikotekidea etxean sar ez dadin?
Legez ezin liteke ateko sarraila aldatu, epaileak familiaren etxebizitza biktimak erabiltzeko erabakia hartu baino lehen. Arriskuan zaudela uste baduzu, eskatu zuhurtasunezko neurriak lehenbailehen hurbiltzeko debekuarekin.
5.  Nola eragotzi nire bikotekide ohiak jazarpena egin diezadan?
Genero indarkeriarengatik salaketa jarri baduzu, eta babesteko agindua eskatu baduzu epaileek onartu beharra daukate eskaera hori. Genero indarkeriarengatik eskatutako babesaren barruan badago zuhurtasunezko neurri bat Urruntzeko eta Ez Komunikatzeko, zeinaren bitartez erasotzaileak ezin baitu ez biktimarengana hurbildu ez berarekin komunikatu.
6.  Etxetik alde egin dut nire bikotekidearen beldur, seme-alabak berarekin utzita. Zer egin dezaket?
Egoera horren berri eman behar duzu ahalik eta azkarren, banaketa zibilaren tramiteak eta premiazko izaerako aldez aurreko neurriak hartzen hasteko. Bestalde, pentsatzen ari bazara genero-indarkeriarengatik salaketa jartzeaz, beharrezkoa da etxeko indarkeriaren biktimak babesteko Agindua eskatzea, legeak ezarritako neurri zibilak, penalak eta sozialak barne hartuta.
7.  Nire bikotekideak esaten dit banatzen banaiz ez didala seme-alabak ikusten utziko. Egin al dezake halakorik?
Ohiko esaldia da hori genero-indarkeriazko arazoak dituen bikote batean. Gogoan hartu behar dituzu emakume eta ama gisa dituzun eskubideak. Gizon erasokorren kasuan, normalean epaileak egokitzeago jotzen du adin txikikoek amarekin batera bizitzea.
Banatzea edo egitezko harremana haustea erabakitzen baduzu, eskari zibila aurkeztu behar duzu epaileak honako xehetasunak azter ditzan:
  • Familiaren etxebizitzaren erabilera.
  • Adin txikikoen zaintza eta babesa eta bisiten erregimena.
  • Seme-alabentzako elikadura-pentsioa eta ezkontide babesgabeentzako pentsio konpentsatzailea.
  • Bien arteko ondasunen banaketa
8.  Nire bikotekideak eraso egin dit fisikoki, baina ez dut aztarnarik. Hori genero-indarkeria al da?
Edozein eraso fisiko indarkeria gisa hartzen da. Komenigarria da biktima lehenbailehen osasun zentro batera joatea, bertan balioetsiko baitizkiote jasotako kalteak. Pentsatu beharra dago eraso fisikoaren atzean tratu txar psikologikoaren prozesua dagoela, denboran zehar zuztartutakoa.
9.  Nire bikotekideak diru asko irabazten du. Genero indarkeriarengatik banatzeko eskaeran eska al dezaket ofizioko abokatua?
Ofiziozko txandako abokatua eskatzen denean bakarrik eskatzailearen diru-sarrerak hartzen dira kontuan. Ofiziozko abokatua ematea eskatzeko, Gasteizko Justizia Jauregiko Orientazio Juridikorako Zerbitzuan bertaratu behar duzu, Gasteiz hiribideko 18 zenbakian. Genero indarkeriarengatik salaketa jartzea erabaki baduzu, kontuan hartu behar duzu Udaltzaingoak erraztuko dizula ofiziozko abokatua, lehenengo laguntza dohainik eta legezko aholkuak emango dizkizuna.
10.  Zer gerta daiteke genero-indarkeriarengatik banatzeko prozesuan zehar etxebizitza aldatzen badut?
Zeure etxetik alde egin dezakezu zuk halaxe erabakitzen duzunean, baina helbide berria eman behar duzu genero-indarkeriarengatik zigor prozesuaren prozedura daraman Epaitegian. Aldaketaren arrazoia zure egonaldiaren tokia ezkutatzea bada, halaxe agertu beharko diozu dagokion Instrukzio-epaitegiari.
11.  Etxetik alde egin nahi dut tratu txarrak jasaten ditudalako. Nire bikotekideak salatu al nau etxea bertan behera uzteagatik?
Ez dago etxearen utzikeria gisako deliturik. Bakarrik dago familiaren utzikeriaren delitua. Horrek esan nahi du biktimak etxetik alde egin lezakeela, betiere bere kargura dituen seme-alabak edo senitartekoak babesik gabe uzten ez baditu. Hala ere, 30 eguneko epean, gehienez ere, banaketa eskaria aurkeztu behar du Lehen Auzialdiko Epaitegian.
12.  Zerk pentsarazi ahal digu emakume batek tratu txarrak pairatzen dituela?
Tratu txarrak jasaten duen emakume batek azalpen eskaseko zauriak izaten ditu (odolbatuak, zauriak eta baita hausturak ere), nahiko sarritan. Beti oso urduri dago, eta gaixotasun psikosomatikoak garatu ahal ditu: depresioa, antsietatea, haserrekortasuna edo norberaren burua hiltzeko pentsamenduak. Erne egoten da, beraren bikotekideak zer egingo. Tratu txarren emailea bertan badago oso isilik agertzen da, ez du hitz egiten eta hitz egiten badu beti haren onespena bilatzen du, haren erreakzioei aurre hartuta.
Hirugarren pertsonek arazoa zuzenean agertzen diotenean blokeatu egiten da edo erasokorra agertzen da eta erasotzailea kosta ahala kosta defendatzen du, haren ondoan jartzen da erabat eta baldintzarik gabe, eta haren portaerarako etengabeko aitzakiak bilatzen ditu. Bere harreman sozialak eta/edo familiartekoak hutsaren hurrengoak dira. Batzuetan biktimak ez dauka baliabide ekonomikorik.
13.  Zer portaerak salatzen du erasotzailea?
Tratu txar emaile batek biktimari irain eta mehatxu egiten dio, umiliatu. Sarritan jendaurrean indarra kentzen dio, eta mezuak eta telefono deiak kontrolatzen dizkio. Haren iritziak dira balioko bakarrak, eta emakumeak egiten duen guztia, nora doan, norekin, justifikatzera behartzen du, egiten dituen gastu guztien berri ematera, baita familiatik eta lagunengandik ere urruntzen du.
14.  Nola lagun diezaioket tratu txarren biktima bati?
Entzuiozu, eta ez dudan jarri berak kontatzen dizuna, saia zaitez pasatzen ari den arazoaren garrantzia ulertzen. Emaiozu laguntza, saia zaitez ez dadin inguru hurbilenetik aldendu eta bakartu, alegia, senitarteko eta lagunengandik. Ez egiozu inolako laguntzarik eman erasotzaileari, ezta indarkeria arrazoitu, eta saia zaitez biktimari ulertarazten gizona ez dela aldatuko damua eta samurtasuna agertu nahi izan arren. Emaiozu informazioa laguntza emateko dauden baliabide publikoei buruz, emazkiozu behar dituen datu guztiak eta nola jarri harremanetan profesional egokiekin. Deitu Udaltzaingora bere segurtasunarengatik edo bizitzarengatik beldur bazara. Zure informazioa beti konfidentzialtasun osoz artatuko dute.
15.  Atzerritarra eta adingabea naiz, eta gurasoek ezkontza bat hitzartu didate nire herrialdean, baina nik ez dut nahi. Zer egin dezaket?
Behartutako ezkontzak delitua dira. Jarri harremanetan lehenbailehen Gizarte Langile batekin edo Familiako indarkeria kasuetan esku-hartzeko taldearekin.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Jasotako iruzkinak

Azken iruzkina ikusi (Noiz egina: 2014/12/09 13:50:53)

  • Leo cosas bastante patéticas, a mi, mi ex-pareja me agredió un puñetazo en la cara, me amenazo y lo está cumpliendo en la medida que puede el no dejarme ver a mis hijos , me cambio la cerradura y me acosó con amenazas de denunciarme falsamente por violencia de genero, no me fui con otra, ni la engañe ni nada por el estilo , solo quería dormir en mi cama y llevar una vida mas de igual a igual...

    Me ha quitado a mis hijos y me ha echado de casa...

    Que es lo que pasa? ¿¿? soy hombre, lo cual en teoría me da derecho a defenderme violentamente o como se entiende que yo no tenga estos derechos? todo esto es una gran farsa.

    Juan-a Oso haserre 2014/11/26 16:25:44

  • Agradecemos que haya incluido su opinión en el Buzón ciudadano.

    Udalaren logotipoa Udala 2014/12/09 13:50:53