Hondakinak utzi, prozesatu eta birziklatzeko azpiegiturak eta ekipamenduak - Gardelegiko zabortegia

icono Kokapena eta ordutegiak

Gardelegiko zabortegia

Hondakin geldo eta ez arriskutsuen zabortegia Gardelegin dago, Gasteizko udalerrian, eta Udalaren jabegokoa da. Udal zerbitzu hori erabiltzeko baimena behar da aldez aurretik, eta tasa bat ordaindu beharra dago.

pdf Gardelegiko zabortegian hondakinak onartzeko administrazio kudeaketaren aldaketa

Hondakinak

Zabortegian hainbat motatako hondakinak utzi ahal dira, errefusak gehienak, hau da, ez birziklatzerik ez balorizatzerik ez duten hondakinak, beste lantegi batzuetatik datozenak:

  • Hiri hondakinen tratamendurako lantegia, Jundizen.
  • Arabako lurralde historikoko ontzi arinen sailkapenerako lantegia.
  • Eraikitze eta eraiste hondakinak tratatzeko lantegia.

Gardelegin beste gai hauek ere uzten dira:

  • Krispiñako hondakin-uren araztegiko lohiak.
  • Industria-hondakin geldoak, I. eta II. motakoak (PDF 6,43KB).


Ireki zenetik, lan ugari egin dira zabortegiaren iraupena ziurtatzeko, helburu hauekin:

  • Gaiak uzteko lekuak handitzea.
  • Zabortegiaren ingurumen-eragina gutxitzea.
  • Ingurumen kontrolerako azpiegitura berriak sortzea.

2008an, zabortegia handitu eta egokitzeko lanak egin ziren, hondakinak hondakindegietan utziz ezabatzea arautzen duen 1481/2001 Errege Dekretuan(Beste leiho batean irekiko da) eta EAEn hondakin inerteak eta inertizazioaren gai izan direnak kudeatzeko arauak finkatzen dituen 423/1994 Dekretuan(Beste leiho batean irekiko da) agindutakoa betez.

Gardelegiko zabortegiak desgasifikatzeko sistema bat du, biogasa biltzea ahalbidetzen duena, hots, zabortegiko hondakinek usteltzean sortzen duten gas metanoa. Biogasa zuzenean hartzen da isurtze-putzuetatik.

Gaur egun, gasa zuzi baten bidez erretzen da, atmosferara isuri ez dadin.

2008an, Gardelegiko zabortegiak ingurumen baimen integratua (16/2002 Legea, uztailaren 1ekoa, Kutsaduaren Prebentzio eta Kontrol Integratuei buruzkoa(Beste leiho batean irekiko da)) lortu zuen, zeinaren bidez hainbat neurri ezartzen baitira industria-jarduerek atmosferara, uretara eta lurzorura emisiorik egitea saihesteko edo, gutxienez, murrizteko, hondakinak barne, ingurumena osotasunean hartuta ahalik eta gehien babesteko.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: