Herritarrak eta udalerriko sektore guztiak sentsibilizatzeko eta klima-aldaketaren aurkako borrokan inplikatzeko kanpaina
KEIEP 2030. HAR EZAZU PARTE
Klima-aldaketa planeta osoaren ingurumen-erronkarik premiazkoena da. NBEren Klima-aldaketari buruzko Gobernuarteko Adituen Taldeak (IPCCk) baieztatu duenez, gizakiaren jarduerak eragin du XX. mendearen erdialdetik gertatzen ari den atmosferaren berotze globala. Azken 150 urteotan, munduko tenperatura 0,8 gradu zentigradu inguru igo da, eta ildo beretik jarraituko duela aurreikusten da. Klimaren aldaketa horiek ondorio zuzenak ari dira eragiten sektore guztietan.
Zenbait ikerlanen arabera, Vitoria-Gasteiz da ondorio horiek pairatzeko arriskurik handiena duen euskal hirietako bat. Ereduen bidez aurreikusitakoaren arabera, tenperatura kontinentearen batez bestekoaren gainetik igoko da, prezipitazioak gutxitu egingo dira, ibaietako urteko emaria eta laborantza-produktibitatea murriztu egingo dira, heriotza-tasak gora egingo du bero-boladen eraginez eta abar. Klima-aldaketaren aurkako 2050erako Euskal Autonomia Erkidegoko Estrategian jasotako aurreikuspenen arabera, mende honetan, gure ingurunean, batez besteko tenperatura 2,5 gradu zentigradu igo daiteke neguan, eta 5,5 eta 7 gradu zentigradu artean udan. Era berean, bero-boladen iraupena % 150 luza daiteke mende-bukaerarako.
Vitoria-Gasteizek 2006an ekin zion klima-aldaketaren aurkako borrokari, Klima Aldaketa Prebenitzeko Vitoria-Gasteizko 2006-2012 Estrategiaren bidez (egun ez dago indarrean). 2012rako CO2 isurtzeak urtean 300.000 tona murriztea zen helburu nagusia, eta, epe luzera, Vitoria-Gasteiz «karbonoan neutroa» den hiri bihurtzea.
2009an Europako Alkateen Ituna(Beste leiho batean irekiko da) sinatu ondoren, Vitoria-Gasteizek 2006an baino % 20 CO2 gutxiago isurtzeko eta Klima-aldaketaren aurkako plana lantzeko konpromisoa hartu zuen. 2010eko uztailaren 23an, Udaleko Gobernu Batzarrak Klima Aldaketaren aurka Borrokatzeko 2010-2020 aldirako Plana onartu zuen. Plan horrek 2006ko Estrategiaren eta 2007-2012 aldirako Energiaren Tokiko Planaren helburuak eta ekintzak batu eta eguneratu zituen, Europako Alkateen Itunean jasotako konpromisora egokitzeko. Hala, planaren helburua zen berotegi-efektuko gasen isurtzea % 25,7 murriztea 2020rako.
Vitoria-Gasteizko Klima Aldaketaren aurka Borrokatzeko 2010-2020 Planaren esparruan egindako ekintzak:
Vitoria-Gasteizko Klima eta Energia Jasangarrirako 2021-2030 Plana prestatzeko prozesua abian jartzea: planaren lanketa bukatzear da eta bi ekintza-plan biltzen ditu:
Hauek dira helburu nagusiak:
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.