Trafiko isunak - Prozedura

Aplikatzeko den araudia

  • Trafikoari eta Bide Segurtasunari buruzko testu bateratua.
  • Urriaren 30eko 6/2015 Legegintzako Errege Dekretua. Zirkulazio Araudi Orokorra (azaroaren 21eko 1428/2003 ED).
  • Izaera Urbanoko Bide Publikoetako Erabilera, Trafikoa, Zirkulazioa eta Segurtasuna arautzen dituen Udal Ordenantza.

Isunen prozedurak

Ibilgailuaren titularraren, errentariaren, ohiko gidariaren edo -identifikatu bada- gidari erantzulearen kontra jarritako salaketa jakinarazten delarik hasten da prozedura zigortzailea.

Oro har, agintaritzaren agenteak egindako salaketak unean bertan jakinarazten zaizkio salatuari. Halakoetan, agenteak salatuari unean bertan jakinarazten diolarik salaketa, prozedura zigortzailea abiarazten da, eta une horretatik hasten da kontatzen alegazioak aurkezteko nahiz isuna % 50eko deskontuarekin ordaintzeko 20 egun naturaleko epea. Horrenbestez, jakinarazpena ez zaio etxera igortzen, salatuari.

Hala ere, prozedura zigortzailea abiarazi izanaren jakinarazpena geroago egin ahal izango da kasu hauetan:

  • Ibilgailua identifikatzeko aukera ematen duten irudiak hartu eta erreproduzitzeko bitartekoak erabiliz izan denean gertaeren berri.
  • Ibilgailua aparkatuta dagoenean, gidaria bertan ez badago.
  • Ibilgailua geldiarazteak zirkulazioan arriskua sor lezakeenean.
  • Agente salatzailea trafikoa zaindu eta kontrolatzeko lanetan ari denean eta ibilgailuari jarraitzeko bitartekorik ez duenean.

Alkateak du zigortzeko eskumena -edo hark ordezko izendatutako organoak-.

TAOrekin lotutako isunak

Gasteizek ordutegi mugatuko sistema batez araututako eremuak ditu, eta horietan aparkatzeko ordaindu egin behar da. TAO eremuetan, dena delako tasa ordainduz denbora jakin batez aparkatzeko aukera ematen duen ordu-txartela ibilgailuaren barruan -kanpotik ondo ikusteko moduan- jartzera behartuta daude gidariak, , edo, kasua hala balitz, 15 minutuko doako txartela jartzera.

Ordu-txartela kanpotik ondo ikusteko moduan jartzen ez bada, nahiz eta parkimetroan eskuratua izan, edo ibilgailuak ordu-txartel horretan ageri den aparkaldia gainditzen badu, administrazio arau-haustetzat jotzen da.

Salaketa horiek aparkaldiaren alorreko arau-haustetzat hartzen dira, eta, beraz, ez dira unean bertan jakinarazten.

Jakinarazpenetarako helbidea

Salaketaren unean ematen ez diren jakinarazpenak, baita zigor-prozeduraren barruan eginten diren gainerako jakinarazpenak ere, trafiko gaietarako helbide elektronikoan egingo dira. Salatuak halakorik ez badu, prozedura zigortzailerako berariaz adierazitako helbidera bidaliko da jakinarazpena, eta, halakorik ezean, Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren erregistroetan ageri den helbidera.

Jakinarazpena interesdunaren bizilekuan egiten delarik, baldin eta interesduna bertan ez badago, bizilekuan dagoen edozeinek hartu ahal izango du, haren identitatea behar bezala jasoz gero (identitatea jasota). Inork ez badu bere gain hartzen, zirkunstantzia hori jasota utziko da, eta hiru egunen buruan egingo da bigarren saioa. Ematea ere ezinezkoa izan balitz, tramitea egindakotzat joko litzateke, eta Estatuko Buletin Ofizialaren Ediktu Taula Bakarreanargitaratuko litzateke. Jakinarazpena Estatuko Buletin Ofizialean argitaratzen denetik hogei egun naturaleko epea igarotzen delarik, jakinarazpena gauzatutzat jotzen da, eta tramitea egindakotzat, pertsonalki edo postaz egindako jakinarazpenaren lege-ondorio berekin.

Trafiko gaietarako helbide elektronikoan edo, halakorik ezean, prozedura zigortzailerako berariaz adierazitako helbidean edo -adierazi ez bada- Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren erregistroetan ageri den helbidean gauzatu ezin diren jakinarazpenak Estatuko Buletin Ofizialean argitaratuko dira.

Ibilgailuaren helbidean daturen bat aldatzen bada, Probintziako Trafiko Buruzagitzari eta Gasteizko Udalari jakinarazi behar zaio, jakinarazpenei dagozkienetarako.

Laster, interesdunekiko komunikazioak bide telematikoaz egiteko aukera izango da, baldin eta haiek Trafiko Zuzendaritza Nagusian trafiko gaietarako helbide elektronikoa ematen badute edo horrelakorik esleitzen bazaie.

Gidaria identifikatzea

Trafiko Legearen arabera, ibilgailuaren arduradunak administrazioari lagundu eta gidaria identifikatzeko obligazioa dauka, arau-hauste bat antzeman eta dagokion errekerimendua bidaltzen zaiolarik. Hauek izan ohi dira ibilgailuen erantzuleak:

  • Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren erregistroetan ageri diren titularrak.
  • Ibilgailuen errentariak.
  • Ohiko gidariak, halakotzat ageri direnean.
  • Mekanika lantegien eta salerosketa establezimenduen titularrak, baldin eta besteren ibilgailuak gordailuan badituzte.

Pertsona horiei gidaria identifikatzeko formalki eskatzen zaienean, 20 egun naturaleko epea izango dute errekerimendua jakinarazten zaienetik; datu hauek eman beharko dituzte:

  • NAN
  • Gidariaren izen-deiturak
  • Gidabaimenaren zenbakia
  • Helbidea

Identifikatutako gidaria Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren gidarien erregistroan izena emanda ez badago -gidari atzerritarren kasuan-, nahitaezkoa izango da, gainera, Espainian gidatzeko baimenaren fotokopia aurkeztea.

Gidaria identifikatzeko tramitea bi eratara egin daiteke: Online tramitatzea egoitza elektronikoaren bitartez, edo Aurrez aurre tramitatzea, baita isuna ordaintzea ere, gidari erantzulea identifikatu ondoren.

Online tramitatzea

Online tramitatu ahal izateko beharrezkoa da identifikazio-txartel digitala, edo salaketan dauden datuen bitartez identifikatzea.

Aurrez aurre tramitatzea

  1. Herritarrei laguntzeko bulegoak.
  2. San Martineko bulegoetan

Ibilgailuak epe laburrerako alokatzen dituzten enpresek gidatzeko administrazio-baimenaren kopiaren ordez alokairu-kontratuaren kopia erabili dezakete.

Trafiko arau-haustearen erantzule den gidaria ez identifikatzea arau-hauste oso larritzat jotzen da, eta jatorrizkoa halako biko isuna dakar berekin arau-haustea arina bazen, eta halako hirukoa arau-haustea larria edo oso larria bazen.

% 50eko murrizketarekin ordaintzea

Salatutako edo gidari gisa identifikatutako pertsonak %50ekondeskontuarekin ordaindu ahal izango du proposatutako zigorraren kopurua, salaketaren jakinarazpena jasotzen denetik ondoko 20 egun naturaleko epean. (unean bertan edo gerora).

% 50eko murrizketa baliatuz ordainduz gero, prozedura laburtuaren bitartez tramitatuko da salaketa, eta ondorio hauek izango ditu horrek:

  • Zigorra irmoa izango da administrazio-bidean, ordaintzen den unetik bertatik.
  • Uko egiten zaio alegazioak egiteari. Alegazioak aurkezten badira, ez dira aintzat hartuko.
  • Prozedura bukatutzat joko da, berariazko ebazpenik eman beharrik gabe.
  • Administrazio-bidea agortu egiten da, eta administrazioarekiko auzien jurisdikzioan baino ezin da errekurritu.
  • Administrazioarekiko auzien jurisdikzioan errekurtsoa aurkezteko epea ordainketa egiten den egunaren biharamunean hasten da.
  • Zigorra ez da aurrekari gisa agertuko Gidari eta Arau-hausleen Erregistroan, baldin eta puntuen galerarik ez dakarren arau-hauste larriari badagokio.

Azkar ordaintzeagatiko deskontua ez zaie aplikatuko Trafikoa Bide Segurtasunari buruzko Legearen Testu Bateratuan ezarritako 77. artikuluko h), j) eta n) tik r)rako  idatz-zatietan zehazten diren arau-hausteei.

Salaketaren kontrako alegazioak

Salaketa -unean bertan edo gerora- jakinarazten zaiolarik, 20 egun naturaleko epea izango du interesdunak egokitzat jotzen dituen alegazioak aurkezteko eta frogabideak proposatzeko, eta, halakoetan, ebazpena eman beharko da.

Horrenbestez, ohiko prozedura bideratuko da.

Hau tramitatzeko erabili daiteke trafikoari buruzko salaketen gaineko alegazio-idazkien eredua.

Ez ordaindu ez alegaziorik aurkezten ez denean

Salaketa jakinarazi ondoren 20 egun naturaleko epean salatuak alegaziorik egiten ez badu, ez eta isunaren zenbatekoa ordaintzen ere, salaketaren jakinarazpenak prozedura zigortzailea ebazteko ekintza baten ondorioa izango du, hots, prozedura bukatutzat joko da ebazpen zigortzailea eman beharrik gabe, eta isuna ordainarazi ahalko da, salaketa jakinarazi zen egunetik kontatzen hasita 30 egun naturalen buruan.

Kasu hauetan baino ez da hori aplikatuko:

  • Arau-hauste arinak.
  • Puntuak galtzea ez dakarten arau-hauste larriak.
  • Arau-hauste larriak edo oso larriak, salaketa unean bertan jakinarazten direnean.

Prozedura bukatzen delarik, agortu egiten da administrazio-bidea, eta adierazitako 30 eguneko epea igarotzen denetik betearazi ahal izango da zigorra.

Isunaren zenbatekoa ordaintzeko borondatezko epean -15 egun natural, zigorra jakinaratzen denetik- ordaintzen ez bada, Gasteizko Udaleko Diru-bilketa Zerbitzuaren bidez ekingo zaio kobratzeari, behartze-bidean sortzen diren gainkargu eta interesekin.

Isuna borondazteko epean ordaindu ahalko da online, udalaren web orrian.

Organo kudeatzailea

Diru-bilketa Zerbitzuari atxikitako Trafiko Isunen Ataleko arduradunak izapetzen ditu alor horretako prozedura zigortzaileak.

Zigorraren aurkako errekurtsoak

  • Aukeran. berraztertzeko errekurtsoa, zigorra ezarri duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpena jasotzen den egunaren biharamunetik. Nolanahi ere, interesdunak azkar ordaintzeagatik % 50eko murrizketa lortu badu horretarako aurreikusitako epean, ezingo du errekurtso hori aurkeztu. Inprimakia
    Berraztertzeko errekurtsoa aurkezteak ez dakar berekin zigorra betearaztea etetea. Eteteko eskatzen bada, eta eskaera egin denetik hilabete igaro delarik hura ebatzi ez bada, ezetsitzat joko da.
  • Zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, dagokion administrazioarekiko auzietarako epaitegian, bi hilabeteko epean, zigortzeko ebazpenaren jakinarazpena jasotzen den egunaren biharamunetik.
  • Egokitzat jotzen den eta bidezko den beste edozein errekurtso.

Idazkiak (identifikazioak, alegazioak eta errekurtsoak) aurkezteko lekuak

Ordaintzeko lekua eta moduak

Modu hauek daude ordaintzeko

Arau-hausteen preskripzio-epea

  • Arau-hauste arinak: 3 hilabete.
  • Arau-hauste larriak: 6 hilabete.
  • Arau-hauste oso larriak: 6 hilabete.

Preskripzio-epea arau-haustea egiten den egunetik aurrera kontatzen da. Administrazioaren edozein egintza salatuari jakinarazten zaionean eteten da epea, edo haren identitatea nahiz helbidea jakiteko izapideren bat egiten denean, baita salaketa jakinarazten denean ere.

Salatuari egotz ezin dakiokeen arrazoiren bat dela medio jardunbidea hilabete baino gehiago geldituta egonez gero, berriro ekin beharko zaio preskripzio-epeari.

Trafiko zigorren preskripzio epea

Zigorra isun ekonomikoa bada, preskribitzeko epea 4 urtekoa izango da, administrazio-bidean irmo bihurtzen den egunaren biharamunetik.

Zigorrak ordain daitezela galdatzeko eskubidearen epeen zenbaketa eta etenaldiak Arabako Zergei buruzko 6/2005 Foru Arau Orokorrean(Beste leiho batean irekiko da) daude finkatuta.

Zigortzeko prozeduraren iraungipena

Prozedurari ekin zitzaionetik urtebete igaro ondoren ebazpenik eman ez bada, hura iraungi egingo da, eta dosierra artxibatuko.

Isuna ordaintzearen erantzukizun subsidiarioa

Ibilgailuaren gidariari ezartzen zaion isuna ordaintzen ez bada, arau-haustea egitean erabilitako ibilgailuaren titularra izango da ordainketaren erantzule subsidiarioa, legez ezarritako salbuespenak salbu.

Trafiko izunak-Subjetu erantzuleak

Titularra

Trafiko araudiak ahalik eta prestasun handiena eskatzen dio ibilgailuaren titularrari, horren erabilerak dakartzan arriskuak eragozteko. Ibilgailua legez eta arauz ezarritako baldintzetan edukitzea eskatzen du horrek. Gainera, betebehar hauek izango ditu:

  • Gidabaimena inoiz lortu ez dutenei ibilgailua gidatzen ez uztea.
  • Araurik hautsi bada, une hartan ibilgailua gidatzen ari zen pertsona identifikatzea.
  • Aparkatzearekin lotutako arau-hausteen aurrean erantzutea, gertaeraren erantzule den gidaria zein zen adierazi ezean.
  • Ibilgailuaren dokumentazioarekin, aldiko berrikuspenekin eta mantentzearekin lotutako arau-hausteen aurrean erantzutea, baldin eta defizientziek ibilgailuaren segurtasunari eragiten badiote.

Arau-haustea egin duen gidaria identifikatu beharrik ez izateko, titularrak ibilgailuaren ohiko gidaria zein den jakinarazi ahalko du Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren Ibilgailu Erregistroan, web-orriaren(Beste leiho batean irekiko da) bidez; hartara, arau-hastea gertatzen den unean ibilgailua gerarazten ez den kasuetan, zigorra hari bidaliko zaio, gidaria beste bat zela edo ibilgailua lapurtu egin zutela egiaztatu ezean.

Errentan hartutako ibilgailuak

Epe luzerako errenta (renting): Errentariak ibilgailuaren titularrak dituen betebehar eta erantzukizun berak izango ditu.

Epe motzerako errentaria: Arau-haustearen erantzulea ibilgailuaren errentaria izango da, beste gidari bat izan zela adierazi ezean. Errentaria pertsona juridikoa bada ere, gidari erantzulea identifikatu beharko du, salbu eta aparkatzearen alorreko arau-hausteak badira.

Gidaria

Gidaria da arau-haustearen erantzulea. Batzuetan, arau-haustea egin ez badu ere gidaria da erantzulea:

  • Gidariak zein bidaiariak kaskoa eramatea nahitaezkoa den ibilgailuetan, gidaria izango da erantzulea bidaiariak babesteko kaskorik eramaten ez badu, edo 12 urtetik beherako bidaiariak eramateagatik.
  • Haurrei eusteko sistemarik erablitzen ez denean ere ibilgailuaren gidaria izango da erantzulea.
Adingabeak

Gurasoek, tutoreek, hartzaileek edo legezko zaintzaileek izango dute erantzukizun solidarioa baldin eta beren kargu dagoen adingabe batek zerbait egiten badu, baina bakarrik zigor ekonomikoari dagokionez.

Lotutako informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.