Ataria

Ataria eraikina

Nor gara

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak kudeatutako Salburuko hezeguneen interpretazio zentroa da Ataria.

Atariak honako helburu hauek ditu: hezeguneei buruzko ezagutza erraztea eta haien balioak eta, hedaduraz, biodibertsitatearen eta natur ondarearen garrantzia erakustea.

Eraztun Berdearen albisteak jasotzen dituen "+Verde" buletinaren pdf 2009ko udako aleak (1,29 MB) Atariaren ezaugarriak sakonago azaltzen ditu, monografiko eran.

Atariari buruz gehiago irakurri...

Salburuko parkea

Vitoria-Gasteizko Eraztun Berdean dagoen Salburuko parkea hainbat urmaelek osatzen dute (Arkautikoa eta Betoñukoa izanik bi urmael nagusiak), bai eta larre egindako lurrek eta harizti txiki batek ere. Hezegune horiek ia-ia lehortu ziren 1980ko hamarkadaren bukaeran, XIX. mendearen erdialdean hasitako drainatze-lanen ondorioz. Drainatze horren helburua zen, hasiera batean, lur horietan landatzea eta, geroago, urbanizatzea.

Hala ere, 1990eko hamarkadako aurreneko urteetan ekologia suspertzeko burututako jardueren eraginez, hezeguneak eraberritzea eta ekosistema horretan bizi diren landare- eta fauna-komunitateak biziberritzea lortu zuten.

Salburuari buruz gehiago irakurri...

Atariaren ordutegiak

Neguko ordutegia (urriaren 1etik apirilaren 30era):

Asteartetik ostiralera:

  • Goizean: 11:00etatik 14:00etara.
  • Arratsaldean: 16:00etatik 19:00etara.

Larunbat, igande eta jaiegunetan:

  • Goizean: 11:00etatik 14:00etara.
  • Arratsaldean: 16:00etatik 19:00etara.

Astelehenetan itxita (jaiegunak salbu).

Udako ordutegia (maiatzaren 1etik irailaren 30era):

  • Goizean: 11:00etatik 14:00etara.
  • Arratsaldean: 16:00etatik 20:00etara.

Astelehenetan itxita (jaiegunak salbu).

Ekipamendua egunero irekita egotea aurreikusi da, egun hauetan izan ezik: urtarrilaren 1a, urtarrilaren 6a, apirilaren 28a (asteburuan egokitzen bada salbu), abuztuaren 4a (arratsaldez), abuztuaren 5a, abenduaren 24a, abenduaren 25a, eta abenduaren 31. Orobat, urteko astelehen guztietan itxiko da, zubi edo jaiegunetan izan ezik (horrelakoetan, asteartean itxiko da).

Atariko kafetegiaren ordutegia

  • Asteartetik ostiralera: 10:30 - 15:00.
  • Larunbatetan, igandeetan eta jaiegunetan: 10:00 - 19:00.
  • Astelehenetan itxita (jaiegunetan izan ezik).
  • Baskoniaren partiduen aurreko orduetan ere irekita dago.

Aretoen lagapena

Atariko aretoen lagapenari buruzko informazioa.

Bizikleten mailegua

Maileguaren prezioak.

Nola iritsi?

Zentroaren helbidea hau da: Biosferaren pasealekua, 4 PK: 01013

Telefonoa: (34) 945 25 47 59

Zentroa Google Maps-en kokatu(Beste leiho batean irekiko da)

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.