Ataria

Ataria, Salburuko hezeguneen interpretazio zentroa

Natura online

Aztertu Salburuko parkeko natura zure etxetik

Salburuko parkeko landare eta animaliei buruz orain arte egindako azken ikerketak ere kontsulta ditzakezu CEAren webgunean.

Salburuko ornitologia albisteak

Eraztun Berdearen zaintza- zerbitzuak eta CEAren teknikariek etengabe egiten dituzte Salburuko hegaztien jarraipen-azterketak. Atariaren blogean eskura ditzakezu astero plazaratzen den albistegi ornitogikoa.

Hegaztiren baten berri baduzu jarri gurekin harremanetan eposta: ataria@vitoria-gasteiz.org.

Hegazti migratzaileak

Hegazti migratzaileek bi migrazio ibilaldi egin ohi dituzte urtean. Ibilaldi horiek luzeagoak edo laburragoak izango dira, espeziearen arabera. Bidaia horietako bat udaberrian egiten dute, ugaltzeko leku egokiaren bila. Bestea udazkenaren bukaeran egiten dute, negua igarotzeko haien beharretarako leku egokiaren bila.

Salburuko hezeguneak oso atsedenleku garrantzitsuak dira hegaztientzat migrazio ibilaldi horietan.

...gauza gehiago irakurri

Natura egunez egun

Salburuko parkean egindako bisita bakoitza ezberdina da. Ez da gauza bera parkea udaberrian, udan, udazkenean edo neguan bisitatzea. Urtaroak igaroa hala, aldaketak gertatzen dira bai paisaian bai eta Salburuan bizi diren espezietan ere. Horregatik, bisita bakoitza ezberdina da.

Salburuan urtaroetan gertatzen diren aldaketak erakusten dituzten irudiak bidaliz lagundu nahi baduzu, posta elektronikoz, ataria@vitoria-gasteiz.org bidal ditzakezu.

Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu Atariaren fitxa gidaria

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Jasotako iruzkinak

Página web: Ataria - Naturaleza online

  • Bloga kontsultatu dut eta ihazko Abenduko informazioa izan da aurkitu dudan berriena.

    Jon Zubiaur Normal 2016/10/19 14:44:09 Erantzuna eman zaio

  • Eskertzen dizugu Atariaren blogean argitaratzen zen Salburuko ornitologia albistegiarekiko interesa. Aldian behin idazteak eskatzen zuen ahalegina zela eta utzi genion idazteari. Gasteiztarrek duten interesa ikusirik, horren beharra berraztertu da, eta aurrerantzean berriro argitaratuko da.

    Udalaren logotipoa Udala 2016/10/28 13:18:39