Ataria
Bisitarako gomendioak
Ataria Salburuko Hezeguneen Interpretazio Zentroa eskola-bisita egitean landuko den unitate didaktikoaren helburuak betetzekotan, ezinbestekoa da irakasleen lankidetza izatea, bisita baino lehen, bisitaldian zehar eta ondoren. Horrela, ikasleek etekin handiagoa aterako diote bisitari.
Programako helburuak lortu eta aurreikusitako metodologia erabili nahi bada, taldeak txikia izan behar du: ezingo da, inolaz ere, 50 lagunetik gorako izan.
Lanerako, bestalde, hau da, jarduerak egin behar direnean, hiru taldetan banatuko ditugu ikasleak. Hori dela eta, ikastetxetik beste horrenbeste arduradun etorri beharko dira, gutxienez, talde bakoitzean bat sartu, eta dinamizatzaile eta laguntzaile lanak egin ditzan.
Azalpenen osagarri, lan koaderno bana jasoko dute ikasleek. Jardueren jarraipena erraztea eta ibilbide didaktikoetako geldialdietan zehar landuko diren gaiak hobeto ulertzea da asmoa.
Bisitaren aurretik eta ostean, proposatutako jarduera batzuk egitea komeniko litzateke. Besteak beste, helburu hauek dituzte jarduerok: gazteak bisitaldirako motibatzea, hango lanari etekin handiagoa ateratzeko beharrezko kontzeptu batzuk lantzea aldez aurretik, abiapuntuko ezagupenak ebaluatzea, unitate didaktikoaren garapena ebaluatzea eta landutako edukiak finkatzea.
Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu Atariaren fitxa gidaria
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.