Ataria

Ataria, Salburuko hezeguneen interpretazio zentroa

Eskola programa

Atariak hezkuntzako programak eskaintzen dizkie ikastetxeei. Bioaniztasunaren eta natur ondarearen inguruko jarduerak dira, Haur Hezkuntzari, Lehen Hezkuntzari, Bigarren Hezkuntzari, Batxilergoari eta Prestakuntza Zikloei zuzendutakoak.

...irakurri gehiago eskola programari buruz

Ikasmateriala

Irakasleentzako materialak prestatu dira. Hainbat unitate didaktiko sortu dira eta ikasleen bisiten aurretik eta ondoren egin beharreko zenbait jarduera proposatu dira.

material didaktikoa

Kontsultatu ikasmateriala

Planifikatu eskolaren bisita

Atariaren bisitaldian zehar landuko den unitate didaktikoaren helburuak betetzeko, garrantzitsua da irakasleen laguntza edukitzea bisita baino lehen, bisitan zehar eta bisitaren ondoren, ikasleek etekin handiagoa lortu ahal izango baitute horrela.

...irakurri gomendio gehiago

Garrantzitsua da ikasleei gogoraraztea jantzi eta oinetako egokiak ekarri behar dituztela, bai eta arkatza edo bolaluma ere.

Azkenik, gogoan izan janaria ikastetxeak ekarri behar duela, baina gainerako jarduerak doanekoak direla.

Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu Atariaren fitxa gidaria

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: