Ataria

Ataria, Salburuko hezeguneen interpretazio zentroa

Publiko orokorrari irekitako programa

Salburuko, Vitoria-Gasteizko eta inguruko biodibertsitatea eta natur ondarea ezagutarazteko jarduerak, txangoak, tailerrak, ikastaroak, hitzaldiak... eskaintzeko lanean ari gara Atarian. Abian daudenak eta laster abian jarriko ditugunak azaltzen ditugu hemen.

ikuskizuna

Haurren gela

Hainbat jarduera: txirrista eta bolen igerilekua, margotzeko lantegia, maskarak egiteko lantegia...

Adina: 3 urtetik 8ra.

Egun guztietan irekita.

Horretaz gain, Atarian familia eta umeentzako ikuskizunak eta jarduerak programatzen dira.

Ekitaldiak

Publiko orokorrari zuzendutako jolas-jardueren multzoa da.

Naturalismoaren hastapenak

Naturalismoko diziplina batzuen berezko teknikak erabiltzen hasteko edo hobetzeko argibideak eskaintzen dizkie programa honek parte-hartzaileei.

Ibilbide gidatuak

Salburuko hezegunearen eta inguru hurbileko beste ekosistema batzuen natur balio nagusiak ezagutarazteko ibilbide gidatuak antolatzen dira noizbehinka.

Biodibertsitatearen foroa

Hainbat adituk parte hartuta, hitzaldiak, solasaldiak eta mintegiak antolatzen ditugu, gure inguru hurbileko biodibertsitatearen eta natur ondareari buruzko berri nagusiak ezagutarazteko xedez.

Aldi baterako erakusketak

Atariak mota askotako erakusketak ostatatzen ditu behin-behineko erakusketen aretoan: argazkigintza, astronomia, hegaztiak, nazioarteko bioaniztasuna, etab.

Jardueren egutegia

Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu Atariaren fitxa gidaria

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Jasotako iruzkinak

Página web: Ataria - Actividades para el público en general

  • Hola, imagino que será difícil pero, como idea, sería interesante si se organizara algún curso, jornada, conferencia o similar de iniciación a la entomología (como hobby principalmente). Alguien con conocimientos en la materia que pudiera introducir un poco en ese mundillo. He buscado algo similar en los cursos del ayto. pero no veo nada parecido...

    Gracias.

    David Alegre 2017/12/21 12:39:06 Erantzuna eman zaio

  • En la agenda de actividades del CEA, tanto de invierno como de primavera, podrá encontrar propuestas relacionadas con la entomología. Esperamos que sean de su agrado.

    Udalaren logotipoa Udala 2018/04/12 09:02:20