Asexoria: sexualitatea eta gazteak
- Udaleko Hezkuntza Jarduerak - 2021-2022 ikasturtea -
Izena emateko orriaren beheko aldean dagoen oharren taulan hitzaldia egiteko interesatzen zaizun data adieraz ezazu, eta zuekin harremanetan jarriko gara, datak baieztatzeko edota aldatzeko.
Azalpena
Asexoriako adituen hitzaldia gazteentzat. Parte-hartzeko dinamiken bitartez nerabezaroko sexualitatearen berezko ezaugarriak aztertuko dira, eta geure buruarekin zein besteekin gustura sentiarazten gaituzten sexualitate-bizipenen eta jokaera erotikoen gainean hausnartuko da. Batez ere, garrantzia emango zaie pertsonen arteko harremanetan errespetuz eta arduratsu jokatzeari, eta aniztasun sexualari (modu anitzak emakume ala gizon izateko, desiratzeko, erlazionatzeko…).
Gainera, Asexoria zerbitzua aurkeztuko da.
Balioak
Bizi-kalitatea, Gizalegea eta Erantzukizuna.
Helburuak
- Bikote gazteen ezaugarrien eta adinari dagokion garapen erotikoaren eta sexualaren gaineko informazioa ematea.
- Aniztasun sexualak duen garrantziaz sentsibilizatzea balore bat bezala ulertuz.
- Gazteen artean erotikaren eta sexualitatearen bizipen positiboari buruzko orientazioa eskaintzea.
- Gazteei Asexoria zerbitzua ezagutaraztea.
Hartzaileak
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondokoa eta Helduen Hezkuntza Iraunkorra.
Antolamendua
- Lekua: ikastetxea.
- Egutegia: ikastetxearekin adostu beharrekoa.
- Ordutegia: ikastetxearekin adostu beharrekoa. Eskola eta maila berean hitzaldi bat baino gehiago eskatzen bada, lehentasuna izango dute egun berean eta ordutegi jarraian eskatzen direnak.
- Iraupena: ordubete.
- Materialak: eskolak ordenagailua eta proiektorea ipini beharko ditu.
- Parte-hartzaile kopurua, gehienez: 30 pertsona talde bakoitzeko.
- Garraioa: ez.
- Hizkuntza: Gaztelania, Euskara.
Parte hartzeko betebeharrak
- Izena ematea: Online. Irailaren 9tik edo 14tik (eskolaren arabera) 2022eko ekainaren 01erarte.
- Ordaintzekoa: ez.
- Oharrak: Eskainitako hitzaldien ziurtagiri bat igorri behar du zentroak. Iritsi diren hurrenkeraren arabera erantzungo zaie eskaerei.
Informazioa
- Harremanetarako: Sergio Garcia.
- Helbidea: Alkatetzaren eta Erakunde Harremanen Saila. (Gazteria Zerbitzua)
Frai Zacarias Martinez 3, behea - 01001 Vitoria-Gasteiz
- Telefonoa: 945 161616 (luz.6515)
- Faxa: 945 161355
- E-posta: planjoven@vitoria-gasteiz.org
- Web-orria: www.vitoria-gasteiz.org/asexoria
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.