Udaleko Hezkuntza Jarduerak - Asexoria: sexualitatea eta gazteak

Osasunerako hezkuntza

2024-2025 ikasturtea / Gaia: Osasunerako Hezkuntza

Izena eman online

Izena emateko orriaren beheko aldean dagoen oharren taulan hitzaldia egiteko interesatzen zaizun data adieraz ezazu, eta zuekin harremanetan jarriko gara, datak baieztatzeko edota aldatzeko.

Azalpena

Asexoriako adituen hitzaldia gazteentzat. Parte-hartzeko dinamiken bitartez nerabezaroko sexualitatearen berezko ezaugarriak aztertuko dira, eta geure buruarekin zein besteekin gustura sentiarazten gaituzten sexualitate-bizipenen eta jokaera erotikoen gainean hausnartuko da. Batez ere, garrantzia emango zaie pertsonen arteko harremanetan errespetuz eta arduratsu jokatzeari, eta aniztasun sexualari (modu anitzak emakume ala gizon izateko, desiratzeko, erlazionatzeko…).

Gainera, Asexoria zerbitzua aurkeztuko da.

Balioak

Bizi-kalitatea, Gizalegea eta Erantzukizuna.

Helburuak

  • Bikote gazteen ezaugarrien eta adinari dagokion garapen erotikoaren eta sexualaren gaineko informazioa ematea.
  • Aniztasun sexualak duen garrantziaz sentsibilizatzea balore bat bezala ulertuz.
  • Gazteen artean erotikaren eta sexualitatearen bizipen positiboari buruzko orientazioa eskaintzea.
  • Gazteei Asexoria zerbitzua ezagutaraztea.

Hartzaileak

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondokoa eta Helduen Hezkuntza Iraunkorra.

Antolamendua

  • Lekua: ikastetxea.
  • Egutegia: ikastetxearekin adostu beharrekoa.
  • Ordutegia: ikastetxearekin adostu beharrekoa. Eskola eta maila berean hitzaldi bat baino gehiago eskatzen bada, lehentasuna izango dute egun berean eta ordutegi jarraian eskatzen direnak.
  • Iraupena: ordubete.
  • Materialak: eskolak ordenagailua eta proiektorea ipini beharko ditu.
  • Parte-hartzaile kopurua, gehienez: 30 pertsona talde bakoitzeko.
  • Garraioa: ez.
  • Hizkuntza: Gaztelania, Euskara.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Izena ematea: Online. Irailaren 4tik edo 6tik (eskolaren arabera) 2025eko apirilaren 30era arte.
  • Ordaintzekoa: ez.
  • Oharrak: Eskainitako hitzaldien ziurtagiri bat igorri behar du zentroak. Iritsi diren hurrenkeraren arabera erantzungo zaie eskaerei.
  • Parte hartuko duten ikastetxe eta taldeek Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua berariaz aipatu beharko dute, jardueraren inguruko informazioa hedatu edo komunikatzean.

Informazioa

  • Harremanetarako: Sergio Garcia.
  • Helbidea: Alkatetzaren, Erakunde Harremanen eta Berdintasunaren Saila. (Gazteria Zerbitzua)

Frai Zacarias Martinez 3, behea - 01001 Vitoria-Gasteiz

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.