Ataria

Ataria, Salburuko hezeguneen interpretazio zentroa

Parte hartu

Elkarlanerako eta parte hartzeko gunea da. Hemen, biodibertsitatearen eta natur ondarearen garrantzia eta horietaz dakizuna ezagutarazi ahal diezu besteei.

Gaurkotasuna

Natur ondarearekin zerikusia duten albiste guztiak jasoko dituen blog bat eguneratuko dute Ingurugiro Gaietako Ikastegiko teknikariek eta laguntzaile talde batek.

Digiscoping-a

Kamera digitala eta teleskopioa uztartzeko teknikari deitzen zaio digiscoping-a.

...irakurri gehiago digiscoping-ari buruz

Digiscoping-aren zalea bazara eta Salburuan irudiren bat atera baduzu, mesedez, erakuts iezaguzu gune honetan.

Fenologia

Izakiengan izaten diren aldaketa batzuek urtaroen igarotzearen berri ematen digute. Klima faktoreen eta izakien bizi zikloen arteko erlazioa ikertzen duen zientzia da fenologia.

...irakurri gehiago fenologiari buruz

Parkean bizi diren izakien egoera fenologikoen irudiak ikus ditzakezu eremu honetan. Espezie bakoitzaren fenomeno horien aurreneko irudiak lortzea da helburua.

Irudiren bat bidaliz parte hartu nahi baduzu, bidal ezazu posta elektronikoko helbide honetara.

Salburuko parkea eta zu

Parkeari buruz duzun ikuspegia edo horretan gauzatzen dituzun jarduerak adierazten dituzten bideoak eta argazkiak erakuts ditzakezu gune honetan. Era berean, biodibertsitatea eta natur ondarea sustatzen eta balioan jartzen lagunduko diguten materialak, zuk zeuk sortutakoak, bidaliz ere parte har dezakezu.

Mugi zaitez oihanaren alde

Ingurugiro Gaietarako Ikastegia k eta Jane Godall Fundazioa(Beste leiho batean irekiko da) k sinatu duten hitzarmenaren ondorioz, IGIk bat egingo du "Mugi zaitez oihanaren alde" kanpainarekin.

Sartu zure kodea

Atariko erakusketa iraunkorrera eginiko bisitan eman dizuten txartelaren kodea formulario honetan sartzen baduzu, Salburuko parkearen paisaiaren simulazio bat ikusi ahalko duzu. Simulazioa mota batekoa edo bestekoa izango da Atarian bertan dauden zutabe interaktiboetako baieztapenei eman zenien erantzunen arabera.

Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu Atariaren fitxa gidaria

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: