Elkarte jakin batek, bere jardunean, Euskadiren interes orokorraren sustapenean laguntzen badu, elkarte hori onura publikoko elkarte aitor daiteke.
Halakotzat hartu eta horrek dakartzan abantailak baliatu ahal izateko, ahalegin handia egin behar da, elkarteei, eta horien jarduerei eta ekintzei kontrol zorrotzak egiten baitizkiete.
Estatutuen arabera, kideak batzarrera deitu behar ditu elkarteak, onura publikoko elkartearen aitorpena eskatuko ote duten erabakitzeko. Aitorpen hori eskatzea erabakiz gero, eskabidea egin ahal izateko beharrezkoak diren agiriak Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistroan aurkeztu behar dira. Horren ondoren, agiri horiek dagozkien Eusko Jaurlaritzaren departamentuetara igortzen dira, elkartearen arlo jarduenaren arabera. Jaurlaritzaren Kontseilua da aitorpen hori esleitzen edo ukatzen duena, dekretu bidez eta eskaera aztertu ondoren.
igo
Onura publikoko elkarte guztiek, urtero, honako hauek egin behar dituzte:
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.