Udaleko hezkuntza jarduerak 2023-2024
Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektuaren barruan, udaleko hezkuntza-jardueren eskaintzak 200 proposamen baino gehiago jasotzen ditu, hiriari eta, bereziki, ikastetxeei zuzenduak, hezkuntza asmoa dutenak eta ia udal-sail guztiek eta hiriko erakunde hezitzaileek batera planifikatzen dituztenak.
Jarduerak bi irizpideren arabera sailkatu dira:
Inskripzioa
Jarduera bakoitzera sartu behar da izena emateko prozesuaren xehetasunak jakiteko. Oro har, izena ematea irailean egiten da, ikasturtearen hasierarekin batera.:
- Lehentasuna duten ikastetxeak: irailaren 4tik aurrera, 8:30etik aurrera.
- Inskripzio orokorra: irailaren 7tik 20ra, 8:30etik aurrera
- Eskolaz kanpoko kolektiboak: irailaren 21etik aurrera, tokirik balego.
Izena ematen hasi aurretik, Udal Hezkuntza Zerbitzuak lehentasun-maila jakinaraziko die ikastetxeei. Neurri hau gizarte-kohesioa eta hezkuntza-ekitatea hobetzeko erronkari erantzuteko sortu da, laguntza gehien behar duten ikastetxeei udaleko hezkuntza jarduetako sarbidea errazteko helburuarekin.
Ikastetxeek jardueren berri ematea
Ikastetxeek Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektuari buruzko informazioa zabaltzen lagunduko dute helburu bikoitzarekin: eskola-komunitatean ikusaraztea, bereziki ikasleen eta familien artean, eta ikastetxeak hiriko proiektu komun baten partaide bezela identifika daitezen sustatzeko.
Informazio osagarria
- Inskripzioak kontsultatzeko
- Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailearen eskuliburua (pdf)
- Informazio eskuorria (pdf)
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.